ARRIAGA ANTZOKIAK, AURTENGO LEHIAKETA IRABAZI DUTEN ABESTIAK AURKEZTUKO DITUEN “BILBAINADAK 2014” EKITALDIA JASOKO DU IGANDEAN, ABENDUAREN 21EAN

Ekitaldia 11:30etan hasiko da, eta gure Hiriko bilbainada talderik garrantzitsuenek hartuko dute parte. Talde horiek, “Bilbainadas 2014” CD-aren grabazioan ere hartu dute parte.

Sarrerak antenan eskatu ahal izango dira, Radio Nerviónen (zuzenean parte hartzeko telefono zenbakia: 94 444 00 55) eta 150 eserleku abenduaren 9tik aurrera salduko dira antzokiko txarteldegietan eta BBK-ko kutxazainetan. Sarrera guztiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute, eta jasotako diru guztia Stop Sanfilippo Fundaziora bideratuko da.

Igandean, ABENDUAREN 21ean, goizeko 11:30etan, Arriaga Antzokiak “Bilbainadak 2014” Ekitaldia jasoko du. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Radio Nervionen eta TeleBilbaoren laguntzarekin, antolatutako kontzertuan, aurtengo Bilbainada Lehiaketan irabazle izan diren eta CD batean grabatu diren lanak interpretatuko dira

Lan saridunak biltzen dituen diskoa liburu dendetan eta disko dendetan egongo da salgai (10 eurotan) aste honetan, eta gure hiriko bilbainada talde ezagunenetakoek interpretatutako hamar abesti berri bilduko ditu.

Ohikoa denez, sarrerak zuzenean eskatu beharko dira Radio Nervioneko hainbat saiotan (94 444 00 55) eta 150 eserleku salgai egongo dira antzokiko txarteldegietan eta BBK-ko kutxazainetan, 2 euroko prezio sinbolikoan. Jasotako diru kopuru osoa Stop Sanfilippo Fundaziora bideratuko da.

Ekitaldira doazenek, “Bilbainadas 2014” CD-an jasotzen diren Bilbori buruzko lan berriez gozatzeko aukera izango dute. Abestiak musikari profesionalek interpretatuko dituzte, hauek, besteak beste: Gaupasa, Galea, Alberto Nuñez Baracaldo, Los Txikis, Mongo eta Iñaki Basabe, Indarra, Beti Aurrera eta Hugo Robles edo Irrintzi.

Ekitaldian, Bilbainada Lehiaketaren 2014ko edizioan saritutako abestiak entzun ahal izango dira. Bi kanta irabazleak, Carlos Terrónen Bilbao Botxito, mi tierra”, eta José María Larrazabalen Aire bilbotarrakizan dira. Horrez gain, akzesita lortu duten zortzi abestiak ere entzungo dira, horien artean, Verónica Domínguezen Azkuna tiene su habanera, protagonista, duela denbora gutxi hil den Bilboko alkatea duen saritutako lehenengo bilbainada.