BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, ZINE PROIEKZIOARI ETA ARO DIGITALERA BIRMOLDATZEKO MODUARI BURUZKO TAILERTXOA JASOKO DU

ATAEk – Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak, antolatu du eta Olga Arenillasek eta Manuel Fernándezek emango dute, BilbaoEszenaren instalazioetan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, 35 mm-tan egiten den zine proiekzioaren hastapenak eta garapena eta proiekzio hori aro digitalera zelan birmoldatu den ezagutzera zuzendutako tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza Bilbaoeszenaren instalazioetan eskainiko da, ekainaren 30ean, goizeko 11:00etatik 14:00etara edo arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Tailerra Olga Arenillasek eta Manuel Fernándezek emango dute, sektorean ia bi hamarkadako esperientzia duten profesionalek, Basauriko Social Antzokiko eta Bizkaiko eta Kantabriako hainbat gunetako proiekzio arduradunek. Tailertxoak ibilbidea proposatuko du operadore ona izateko eta zine proiekzioaren arloan ohikoenak diren arazoak konpontzeko eman behar diren pauso guztietatik.

Ikastaroan 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman ahal izango da. Prezioa 18 eurokoa izango da (9 euro ATAEko bazkideentzat eta 12 euro Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]