Topaketa ikus-entzule guztien partaidetzara zabalik egongo da – arratsaldeko 20:00etatik aurrera–, eta 2011n Bilboko Kalealdiaren barruan hitzordu hau inauguratu zuen Gaztedi Dantzari Taldeak dinamizatuko du.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Dantza Plazetan’ ekimena inauguratu zuen joan den urtarrilean. Gure hirian tradizio gehien duen kultur programetako bat da, eta bere helburua euskal folklore herrikoia bultzatzea da, hiriko plazetan eta kaleetan erromeria herrikoiak, dantza erakustaldiak eta kalejirak antolatuz.
Bosgarren urtez jarraian, LARUNBAT honetan, ekainaren 13an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Gaztedi taldeak dinamizatuko duen Bilboko Larrain Dantza topaketa tradizionalaren edizio berria ospatuko da. Talde hori izan zen herri ekimen hori 2011n martxan jarri zuena, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.
Larrain Dantza, Euskal Dantza Nazional gisa hartzen da 1978an Iruñean ospatutako Dantzari Egunetik, eta erromeria guztietan ezinbestekoa da. Izan ere, dantza soziala, plazakoa, da, gazteak eta nagusiak elkartzen dituena, dantza mistoa eta bikoteka egitekoa, erraza, eta ez da baldintza fisiko berezirik behar dantzatzeko.
DANTZA ERRAZA
Kateak, fandangoak, baltsak, jota zaharrak, bolerak eta kalejirak osatutako larrain dantza, dantzak eta gizarte harremanak lantzen duten 14 minutuko ekimena da. Horrela, iazko edizioan Gaztedi Dantzari Taldeak bultzatu zuen ideia nagusia, Larrain dantzarekin hasi eta amaituko zen erromeria handian ehunka pertsona elkartzea izan zen. Horrela, 2014an, ehunka dantzari izan ziren gure Hirian inoiz ezagutu den Larrain dantza jendetsuenean. Larunbat honetan gauza bera errepikatu nahi da Plaza Barrian.
Aurtengo ediziorako, Gaztedi Dantzari Taldeak Adiskideak fanfarrearen laguntza izango du berriro. Fanfarreak, Gaztedi taldeko gaita jotzailearekin batera, erromeriari hasiera eta amaiera emango dion Larrain dantza joko du.
Ekimen honen helburua, Plaza Barria euskal folklorearen jaia bilakatzea da, bertako biztanleak, eta baita hirira bisitan datozenak ere, euskal kulturan hain sustraituta dagoen dantza hau dantzatzera hurbil daitezkeen gune bilakatzea. Hori dela eta, Kultura eta Hezkuntza Sailetik eta Gaztedi Dantzari Taldetik deia egin zaie Bizkaia osoko dantzari eta zaleei, umeei, gazteei eta nagusiei, LARUNBATEAN erromeria jendetsu honetan parte har dezaten.