BERTAN BEHERA UTZI DIRA “KULTURA KALEZ KALE” PROGRAMAREN BARRUAN RUTH JUAN ARTISTAREKIN EGIN BEHAR ZIREN BILBO ZAHARREKO OSTERA GIDATUAK

Ruth Juanek izan dituen konpromisoak direla eta, bertan behera utzi behar izan dira “Kultura Kalez Kale” ekimenaren barruan BIHAR, ostiralean eta ekainaren 12an eta 19an programatuta zeuden hiru jarduera. Horien ardatza Bilbo Zaharra auzoa zen, tolerantziarako gune berri gisa.

Horrela, bertan behera utzi dira bihar, arratsaldeko 19:30etan, San Frantziskoko Udaltegian marrazkilari eta diseinugilearekin egin behar zen topaketa, eta artistak gidatutako auzotik egin beharreko bi ostera, ordu bererako programatutakoak, ekainaren 12an eta 19an. Kultura eta Hezkuntza Sailak bere atsekabea adierazten du eragindako eragozpenak direla eta.