Izaskun Astondoa Pirotecnia Astondoako zuzendariak eskainiko du datorren urriaren 25ean, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3).
BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, T kategoriako artikulu piroteknikoek arte eszenikoetan izan ditzaketen aplikazio posibleei buruzko tailertxoa antolatu du, ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, urriaren 25ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.
Prestakuntza Izaskun Astondoa Pirotecnia Astondoako zuzendariak eskainiko du, eta artikulu piroteknikoen sailkapenean, horien mailakatzean, arreta berezia eskainiz T kategoriakoei, eraman behar dituzten etiketetan eta erabilerarako jarraibideetan zentratuko da, antzerkian aplikatzeko aukerak aztertu ahal izateko.
Prestakuntza jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez egin ahal izango dira. Prezioa 18 eurokoa izango da (9 euro ATAEko bazkideentzat eta 12 euro Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).
INFORMAZIOA:
ATAE
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbo.
T: 94 401 42 48
Mail: [email protected]