BILBAO 700 FUNDAZIOAK KULTURAIRE, MUNDUKO KULTUREN TOPAKETA, ANTOLATU DU

Azaroaren 10ean, 11n eta 12an egingo da jaialdia, Campos Eliseos Antzokian eta Azkuna Zentroan.

Jaialdiaren lehenengo edizio honetan kultura eskoziarra eta flamenkoa izango dira gonbidatuak.

Izen ematea eta sarreren salmenta gaur hasiko da eta prezioa 10-15 € bitartekoa da.

Topaketa honen helburua gertuko herri kulturak ezagutzea da, bai eta mundu mailako herri kultura berritzaileak ezagutaraztea ere.

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Herri Kultura Garaikideen Nazioarteko lehenengo Topaketa azaroaren 10ean, 11n eta 12an egingo da Bilbon, Campos Eliseos Antzokian eta Azkuna Zentroan. Helburua, euskal kultura garaikidea -sustrai herrikoiak dituena-, eta adierazpide garaikideetarako bilakaera izan duten beste kultura batzuen arteko trukea da. Horiek horrela, gertuko herri kulturak eta mundu mailako beste herri kultura berritzaile batzuk ezagutarazi nahi dira. Lehenengo edizio honetan kultura eskoziarra eta flamenkoa izango dira gonbidatuak.

KulturAiren egingo diren jarduerekin Bizkaiko eta Euskadiko kultur sareari erakutsi nahi zaio une honetan sustrai herrikoia duten kulturen arloan Europan eta munduan egiten ari dena.

Jaialdiaren egiturari esker, KulturAiren elkarren artean osagarri diren 4 atal bereizteko aukera dago; horietan gai eta eremu hauek jorratuko dira: zabalkundea, ikerketa-lana, jakintza, politika publikoak, kasu arrakastatsuak eta esperientzia profesionalak, betiere arlo praktikoari ere leku eginez.
Ekitaldietako batzuk arlo horretako profesionalentzako izango dira eta ikuskizunak, ordea, denontzat izango dira.

Jarduera motak
KulturAirek jardueraz betetako programa aurkeztu du; jarduera horietan benetako esperientziak aztertu eta eztabaidatuko dira nazioarte mailan izen handia duten profesionalekin, besteak beste, hauekin: Donald Shaw (Celtic Connections Jaialdiko zuzendaria), Greg Lawson (Albatross Song), Faustino Núñez (flamenkologoa), Jagoba Santos ‘Yago’ (gitarrista), Guiomar Fernández Troncoso (Historian lizentziatua eta flamenkoan aditua) eta Asunción Pérez ‘Choni’ (flamenko-dantzari eta koreografoa).

Jakintza/Ikerketa-lana/Politika publikoak
Ikerkuntza akademikoarekin, jakintza elkartrukatzearekin, diziplina artistiko jakinekin lotutako ikerkuntza eta garapenarekin, herri mailako kultura garaikidea sustatzeko eta bultzatzeko politika publikoekin loturiko ekintzak ezagutarazteko espazioa.

Esperientzia eta kasu arrakastatsuak
Kasu errealak, aukeratutako diziplina artistikoak gaur egunera nola egokitu diren azalduz. Kasu horiek erreferentzia, jardunbide onak… izan daitezke.

elK:AIREizketak
Jarduera praktikoa, aukeratutako kulturez hitz egin eta esperimentatzeko (horien zer? eta nola?). Ikuskizunen tipologietara, formatuetara begira egon daitezke. Helburua da gonbidatutako kultura bertoko kultura batekin harremanetan jartzea, sinergiak eta lan egiteko modu berritzaileak ezarri ahal izateko.

K:AIREstage
Topaketetan parte hartzen dutenek normalean ikuskizunetan ikusgarri izaten ez den zati bat esperimentatuko dute ikusleek (nahiz eta kultur arloko sektoreetan jardun).
Kafea hartzeko tartea
Gonbidatutako kulturako pertsonarekin kafea hartu eta hitz egin ahal izango dute partaideek. Atsedenerako tartea, beste era batera hitz egin ahal izateko.

Kontzertua-Ikuskizuna
Denontzat. Topaketak iraun bitartean, ikuskizun bat egongo da egunero, gonbidatutako herri kultura garaikideetako bakoitzak ikuskizun artistiko bat egingo du. Azaroaren 10ean Albatross Song taldeak joko du Campos Elíseos Antzokiko aretoan; azaroaren 11n, Asunción Pérez ‘Choni’k ‘Compás de espera’ bere ikuskizuna eskainiko digu; eta KulturAire amaitzeko, azaroaren 12an, Jagoba Santos, ‘Yago’, gitarrista izango dugu.

Izena ematea eta sarreran salmenta:
Topaketa profesionalak
Izen emateak non:
https://www.eventbrite.es/e/entradas-kulturaire-2016-munduko-kulturen-topaketa-encuentro-de-culturas-del-mundo-28508280033
Noiztik: Gaurtik aurrera.
Prezioak:
Izen emate bonifikatua: 10, 00 €
(azarioaren1-a aurretiko izen emateentzako
Izen emate arrunta: 15,00 €
Kontzertu-ikuskizunak
Azaroak 10: Albatross Song 15,00 €. Teatro Campos Eliseos Antzokia.
Sarrerak entradas.teatrocampos.com || kutxabank.es || Lehiatilan
Azaroak 11: Choni Cía. Flamenca 15,00 € 
Azkuna Zentroa. Jarduera Osagarrien Zentroa 1 (1. solairua).
Sarrerak azkunazentroa.com || Infopuntua Azkuna Zentroa
Azaroak 12: Yago Santos 15,00 € 
Azkuna Zentroa. Jarduera Osagarrien Zentroa 1 (1. solairua).
Sarrerak azkunazentroa.com || Infopuntua Azkuna Zentroa

KulturAire programa
Azaroaren 10a. Eguena. Campos Eliseos Antzokia.
Kupula aretoa

Antzokiko aretoa.

Azaroaren 11. Barikua. Azkuna Zentroa.
Jarduera osagarrietarako zentroa (1.solairua).

Azaroaren 12a. Zapatua. Azkuna Zentroa.
Jarduera osagarrietarako zentroa (1.solairua).