Tailerra ATAE Formación-ek emango du, eta OTSAILAREN 3an egingo da, Bilbao Eszenan, bi txandatan, goizez eta arratsaldez. Hizlaria Xabier Sologaistua Call and Playko zuzendaria, izango da.
Bilbon, 2015eko urtarrilaren 19an. BILBAO ESZENAk, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Antzerki Baliabideen Zentroak,”BACKLINE: conceptos básicos” izeneko tailertxo teknikorako izen ematea zabaldu du. Interesatuta dauden pertsonek [email protected] helbide elektronikoaren bitartez gauzatu ahal izango dute euren matrikula. Plaza mugatuak dira, 25 gehienez ere.
Tailerra OTSAILAREN 3an emango da, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3), bi txandatan, goizez 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. ATAE-ko bazkideek 9 euroko prezioa ordaindu beharko dute, Bilbao Eszenako erabiltzaileek 12 eurokoa, eta 18 euro gainerakoek.
ATAE Formación-ek, Arte Eszenikoetako Teknikarien Elkarte Profesionalak, eskainiko du, eta hizlaria Xabier Sologaistua Call and Playko zuzendaria izango da. Backline alorrean erreferentziazko konpainietako bat da, eta esperientzia zabala du zuzeneko musikaren eta ebentu korporatiboen sektorean.
Prestakuntza horren helburua Backline teknikari baten lanaren nondik norakoak definitzea da, musika talde edo emanaldi baten barruan dituen eginbeharrak eta funtzioak zehaztuz. Horrela, teknikariaren egitekoak aztertuko dira, teknikaren ikuspegitik eta musikariarekin eta ikuskizunean parte hartzen duten gainerako profesionalekin izan beharreko elkarrekintzaren ikuspuntutik.
INFORMAZIOA:
ATAE
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbo
T: 94 401 42 48
Mail: [email protected]
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbo
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]
Udal webgunean: www.bilbao.net