BILBOKO UDALAK MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA SARIAREN XVI. EDIZIOA DEITU DU

Edozein nazionalitateko saiakeragileei zabaldutako sarirako jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean, ostegunean, amaituko da.

Modalitate bakoitzak, euskarazkoak eta gaztelaniazkoak, 6.000 euro banatuko ditu.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XVI. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu du. Lehiaketa urtero antolatzen da 1999az geroztik, Bizkaiko hiriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 6.000 euroko diru-sari bana ematen du bi modalitateetan (erdaraz eta euskaraz).

Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabekoak eta aurretiaz saririk jaso gabekoak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez.

Jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean, ostegunean, amaituko da. Lanak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo baita aurten nobedade bezala, www.bilbao.net/premiounamuno eta www.bilbao.net/unamunosaria Udaleko webguneko helbideetara ere.

La shoah en Lévinas: Un eco inaudible”, Alberto Sucasas idazle galiziarraren kalitate literario eta akademiko handiko testua, eta Jurgi Kintanaren “Azkue bilbotar ezezaguna” izan ziren XV. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren irabazleak. Edizio horretan inoiz baino lan gehiago aurkeztu zirn edizio horretara, gaztelaniaz idatzitako 93 eta euskaraz idatzitako 7.