BILBAOESZENAK ANTOLATUTAKO JOKO ESZENIKO ETA INPROBISAZIOKO TAILERRA EGINGO DA OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN

Parte hartu nahi dutenek aurreinskripzioa egin dezakete URTARRILAREN 18tik OTSAILAREN 15era bitartean.

Bilbaoeszenak antolatutako joko eszeniko eta inprobisazioari buruzko tailerra egingo da Otxarkoagako Udaltegian otsailaren 19an, 20an eta 21ean eta martxoaren 5ean eta 6an. Parte hartu nahi dutenek aurreinskripzioa egin dezakete urtarrilaren 18tik otsailaren 15era bitartean Bilbaoeszenan (Juan de Gardeazabal k. 3) edo [email protected] helbide elektronikoaren bidez.

Aktore amateurrentzat edo profesionalentzat da tailer hau. Jokoa izango da eszenatokian egotearen atseginaren eta plazerraren abiapuntu. Jokoaren bitartez, entzutea, konfiantza, konplizitatea eta bat-batekotasuna landuko dira.

Egoera honetan oinarrituta, antzerki inprobisazio eta pertsonaiak, espazioak, istorioak… sortu ahal izango dira. Gorputza eta mugimendutik abiatuta eta bat batean eta bertan egonda eta arreta guztia jarrita, guztia berehala sortu eta arritu gaitzalarik.

Philipe Gaulier eta Mar Navarrok hezitutako eta antzerki inprobisazioan esperientzia zabaleko Patricia Urrutia aktoresak bideratuko du tailer hau. Tailerrak 24 orduko iraupena izango du, honela banatuta:

Otsaila:

19an, barikua: 16:00-20:00
20an, zapatua: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00
21ean, domeka: 10:00-14:00
Martxoa:

5ean, zapatua: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00
6an, domeka: 10:00-14:00
Prezioa 90 € (75 euro BilbaoEszena, Artekale eta abarreko bazkideentzat)

Informazio gehiago:

BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal K. 3 – lonja. 48004 Bilbo
Tf. : 94 433 49 95
Helbide elektr.: [email protected]