BILBOKO UDALAK, TULAR ELKARTEAREKIN BATERA, IKUS-ENTZUNEZKO MEDIO ETA TXALAPARTA IKASTAROEN EDIZIO BERRIA ESKAINIKO DU OTXARKOAGA AUZOAN APIRILETIK AURRERA

Prestakuntza programaren barruan, bideo-sorkuntzari eta reflex kameraren erabilerari buruzko ikus-entzunezko oinarrizko ikastaroa eskainiko da.

Izena emateko epea martxoaren 7tik 31ra egongo da zabalik, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.eus

Tular Elkarteak, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren laguntzaz, antolatzen dituen txalapartari eta ikus-entzunezko medioei –bideo sorkuntza eta reflex kamera– buruzko ikastaroen edizio berria jasoko du Otxarkoaga auzoak. Izen ematea udaleko webgunearen (www.bilbao.eus) bitartez egingo da martxoaren 7tik 31ra.

Prestakuntza programaren barruan, ikus-entzunezko medioak ezagutzeko oinarrizko ikastaroa jasotzen da, bi monografikok osatua: bideo-sorkuntzari buruzkoa (apirilaren 12, 14, 19, 21, 26 eta 28an) eta reflex kamerari buruzkoa. Azken hori maiatzeko astearte eta ostegun guztietan emango da. Ikastaro biek ordutegi bera izango dute, 19:30etatik 21:30etara.

Bideo sorkuntzari buruzko gaikako lehenengo blokea, irudi digitalean oinarrizko ezagutzak izan arren esperientzia urria duten pertsonei egongo da zuzenduta. Horrela, ikastaroa bi zatitan banatuko da, kameraren erabilera eta aukerak hobeto ezagutzeko eta, ondoren, Adobe Premier programaren CS bertsioaren bitartez bideo ediziora hurbiltzeko. Pertsona bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu, Tular elkarteko bazkideek 15 euro.

Reflex kamerari buruzko monografikoa, horrelako kameren erabilera eta funtzioak ezagutzeko interesa duten pertsonei dago zuzenduta, argazkiak ateratzeko zein bideoa grabatzeko. Programan hainbat gai landuko dira, kameraren funtzionamendua, objektibo motak, gaueko argazkiak, argiztapen artifiziala, eta edizioari eta muntaketari buruzko parte bat. Ikastaro horren prezioa 35 eurokoa izango da, Tular elkarteko bazkideentzat 28 eurokoa. Bi tailerretan matrikulatzen direnek gutxiago ordainduko dute, 45 euro bi ikastaroak, 40 euro Tular elkarteko bazkideentzat.

Prestakuntza horrez gain, Tular elkarteak txalaparta ikastaro intentsiboaren edizio berria ere antolatu du, oraingo honetan 24 orduko iraupena izango duena, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, maiatzeko astelehen eta asteazken guztietan. Pertsona bakoitzak 24 euro ordaindu beharko ditu (Tular elkarteko bazkideek 20 euro).

Ikastaroetarako izena ematen dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa burutuko da, apirilaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. barrutian –Otxarkoaga–Txurdinaga– erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetakoen aurrean.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus