BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAK MARTA SANZ ETA ÁLVARO ARBINA IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, MARTXOAREN 9AN

  • Hitzordua Teresa Abajo kazetariak moderatuko du, “Pertsonaiaren eraikuntza eleberrian” izenburupean.
  • Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian izango da, 19:00etan.
  • Sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da jada eskuragarri dauden doako gonbitetako bat eskuratzea Bilbao Kulturaren webgunean. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.
  • Unean-unean indarrean dauden osasun- eta higiene-neurriak zorrotz bete beharko dira.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, datorren asteartean, martxoaren 9an“Eztabaidak literaturarekin” izeneko egitarauaren hitzordu berria hartuko du, eta, bertan, Marta Sanz eta Alvaro Arbina idazleak izango dira. “Pertsonaiaren eraikuntza eleberrian” izenburupean, Teresa Abajo kazetariak moderatuko du topaketa.

Datorren astearteko hitzordu honetan, matxismoak emakumezko pertsonaien sorkuntzan eraginik izan duen aztertuko dute, baita istorio on bat eraikitzeko bigarren mailako pertsonaiei balioa emateko beharraz edo idazleak beren pertsonaien jabe sentitzen diren edo irakurleenak ere badirela onartu behar den uneren bat iristen den bezalako gaiei buruz eztabaidatuko dute.

Marta Sanz Literatura Garaikidean doktorea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. “El frío”, “Lenguas muertas” edo “Los mejores tiempos” eleberriak idatzi ditu, besteak beste. Azken lan honengatik 2001ean Radio Nacional de Españako Ojo Crítico de Narrativa saria eman zioten. Gainera, “Éramos mujeres jóvenes y Monstruas y centauras”, ez fikziozko liburu onenaren CEGAL Saria 2018an, eta “No tan incendiario” saiakerak nabarmendu behar dira. “Libro de la mujer fatal” eta “Tsunami” testu feministen liburuki kolektiboen editorea da. El País eta Cadena SER irratiarekin kolaboratzen du eta Madrilgo Idazleen Eskolan irakaslea da.

Álvaro Arbina 1990ean Gasteizen jaiotako arkitekto eta idazlea da. Orain arte bere lan guztiak eleberri historiko bezala sailkatzen dira. Donostiako UPV/EHUn arkitektura ikasketak egiten ari zela, bere lehen eleberria amaitu zuen, nerabezaroan hasi zen forma ematen. Bere lehen eleberria “La mujer del reloj” izan zen eta Ediciones B-k argitaratu zuen. Eleberri honen ondoren, “La sinfonía del tiempo” argitaratu zuen, eta iaz, “Los solitarios” bere azken eleberria kaleratu zuen, suspensearen muga guztiak hausten dituen thriller liluragarria.

Haiekin batera Teresa Abajo kazetaria egongo da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren kulturari buruzko gunea da eta kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

SEGURTASUN NEURRIAK

Ekitaldia Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:00etan. Parte hartzeko, ezinbestekoa da doako gonbitetako bat erreserbatzea, Bilbao Kulturaren webgunean.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.

#BILBONEGUA2021

#BilbaoNegua2021 ekimenaren parte da ekimen hau. Jende guztiarentzat da, eta martxoan beteko du hiria kulturaz eta aisialdiaz.

SARE SOZIALAK

#BilbaoNegua2021
www.bilbaokultura.eus