#BILBAONEGUA2021 EKIMENAK IA 30 KULTUR ETA AISIALDI PLAN ESKAINIKO DITU MARTXOAREN HASIERAN, ERA GUZTIETAKO JENDEARENTZAT

  • Martxoaren 1etik 7ra, Bilboko Udalak, 28 hitzordu programatu ditu,
    literatura, zinema, musika edo antzerkia eskainiz.
  • #BilbaoNegua2021 da Udalak lehen mailako kultura auzo guztietara
    eroateko prestatu duen programa.

(Bilbo, 2021eko otsailaren 26a).- Bilboko Udalak uriko auzo guztietara eroango ditu 28 kultur
eta aisialdi plan #BILBAONEGUA2021 ekimenarekin, zeina adin eta gustu guztietako
auzotarrentzat baitago pentsatua, aukera izan dezaten auzoan gozatzeko proposamen
horietaz, ingururik gertuenekoan.

Hala, bada, Udala deliberatu da aurrerantzean ere kultur sektorea sustatzera eta era
horretan sektore horrekin duen konpromisoa berrestera, pandemiaren ondorioek larriki
zigortu duten kolektibo horri esku bat emateko.

#BilbaoNegua2021 ekimenak, beraz, lehentasuna ematen die tokiko kultur eragileen
lanari, ikusle kopuru mugatuko ekitaldiak programatzeko, betiere ikusleak jarrita egongo
direlarik eta zorrozki beteko dituztelarik higiene eta segurtasun protokolo guztiak, agintari
eskudunek gomendatuak, osasuna bermatzearren ekitaldietara joango diren guztientzat.
Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea uneoro.
Martxoaren 1etik 7ra arteko programazioa:

01. BARRUTIA
– SAN IGNAZIO – IBARREKOLANDA UDALTEGIA

EXPODISTRITO
Aste osoan.
Expodistrito-ren aldi baterako erakusketen zikloak San Ignaziora hurbilduko du Victoria
Escaladaren pintura-erakusketa. Erakusketa honetan ikusi ahal izango diren obrak oliomargolanak eta erretratuak dira. Olio-margolanetan hainbat gai erakusten dira, baina ura ageri den koadroak dira nagusi: itsasadarra, itsasoa edo euria; batez ere, gertu-gertuko lekuen irudiak dira, Bilbo eta inguruetakoak. Sarrera doakoa da.

           02. BARRUTIA
           – CASTAÑOSEKO UDALTEGIA

EXPODISTRITO
Aste osoan.
Expodistritoren margolanen lehenengo proposamen honetan, Ander Gómez Mirandak 2013 eta 2017 urteen artean sortutako margolanak erakutsiko dira. “Pasión y carencia” du izena erakusketak: artistak giza irudiaren eta psikologiaren irudikapenari heltzen dio hainbat ikuspegi kontzeptuzko eta tenikazkoetatik. Argiaren eta itzalen erabilerak pisu handia dute, eta, hala, margolaritzazko gogoeta interesgarriak eta askotarikoak eragiten ditu. Sarrera librea da.

03. BARRUTIA
– OTXARKOAGAKO UDALTEGIA

EXPODISTRITO
Aste osoan.
Expodistritok Castañoseko Udaltegira eramango du Javier Merinoren “Flujo” erakusketa. Argazkigintzako proiektu honek bidaia bat egiten deneko hasierako ziurgabetasuna erakusten du, zerk eragiten duen bidaia hori ustekabekoz beteriko esperientzia bat izatea. Urrunera doazen pertsonak, hainbat arrazoi tarteko, baina itzultzean maite dituztenen abegi ona aurkituko dutenak, haien etorrera pozez ospatzen delarik. Gainera, badira pertsonak bidaiatze hutsaz gozatzen direnak, inolako ardurarik gabe bueltatzeko data dela-eta, inolako ardurarik gabe iristean aurkituko dituzten pertsonak direla-eta. Dohainik da.

BILBOKO ZIRKUITUA
Martxoaren 4an, 19:00etan.
Eguenean, martxoak 4, Bilboko Zirkuitua iritsiko da Otxarkoagako udaltegira, Amets Bete konpainiaren “Tres eran tres” lanarekin. “Tres eran tres” hiru mikro-antzerkiz osatutako ikuskizun bat da, eta xedea da antzerkia eroatea antzerkia eskaintzeko azpiegiturarik ez duten lekuetara. Ikuskizuna hasten da Edith Piaf kantariaren bizimodu ezohikoa kontatuz, eta amaitzen da gure inguruan dauzkagun politikari askoren bizimodu ezohikoa kontatuz. Justizia tartean dela, gogoeta eraginez, zer eratako justizia nahi dugun jakiteko. Ikuskizuna eratzen duten hiru obrak hauek dira: ‘La Mòme Piaf’, ‘Juicio Express’, ‘El último mitin’.
Hitzordu hau dohainik da, baina gonbidapena erreserbatu beharko da nahitaez,
emanaldiaren egun berean 688603737 telefonora deituta.

                04. BARRUTIA
               – BEGOÑAKO UDALTEGIA

EXPODISTRITO
Aste osoan.
Begoñako Udaltegiak Vidas resilientes erakusketa hartuko du, UNICEF-en kolaborazioarekin. Expodistrito programaren barruan dago. Argazki sorta bat da:
Mauritaniako umeen 18 erretratu, zein bere kontakizunarekin. Kontakizun horietan, haien errealitatea azaltzen da, betiere biziraupena eta poza abiaburu. Sarrera doakoa da.

BILBOKO ZIRKUITUA
Martxoaren 5ean, 19:00etan.
Bilboko Zirkuituak proposatzen du asteburua Trakamatraka-rekin hastea, “Matraka Ma Non Troppo” ikuskizunarekin: musikazkoa da, eta erakusten du gure jendarte honetan botatzen ditugun gauzak nola bihurtzen diren gauza zoragarriak, alegia, musika-tresnak.
Familientzako ikuskizun bat da, elkar eragitekoa eta parte hartzekoa, eta musikak eta antzerkiak bat egiten dute, bizia emanez musikarik jo ahal zutenik ere sinetsiko ez genukeen musika-tresna bakanei. Sarrera doakoa da, eta 688 603 737 telefonoan eskatu
behar da.

                  05. BARRUTIA
                – SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

EXPODISTRITO
Aste osoan.
Expodistrito erakusketa ibiltariek San Inazioko udaltegira eroango dute José Angel Tejeroren erakusketa. Obra hauek OLIO PUNTILLISTAren teknikarekin daude eginak. Bizitzari begiratzeko modu bat da, margolaritzatik hasi eta artearen perfekziorainokoa.
Puntillismoa margolaritzako gurutze-puntutzat jotzen da, eta, beraren bidez, margolana goratu egiten da, fantasia handia eragiten da margoan, eta mihisearen perfekzioa maila handietara jasotzen. Sarrera doakoa da.

            – EUSKAL MUSEOA

SOPLO-ARNASKETAK SAIAKERAK – ETXEA
Martxo osoan

“Soplo – arnasketak saiakerak izeneko erakusketa lau egoitzatan banatzen da, uriko puntu banatan. Egoitza bakoitzak ideia edo ardatz nagusi bat dauka. Egoitza laukoitz honek zenbait lan biltzen ditu, eta “etxearen” ideia sumatzen da, zentzu literalean eta
metaforikoan: habitata, eszena, zirrikitua, atalasea, kanpoaldearen eta barrualdearen arteko bitartekaritza, ametsezko lekua.
Obrak eta artistak: Visiones oníricas y sobras en confinamiento, Malús Arbide (Donostia, 1958), Topatzeko eta iristeko aukerak inperfekzio piktorikoetatik, Mikel Erkiaga Herran.

(Bilbo, 1994), 1/400. La presencia inadaptada, Charo Garaigorta; Caer al tiempo, Iván Gómez (Irun, 1984); Sin habitación propia, Irune Orbea; eta Dream, Dream, Dream /Alarma, Javier Rodríguez Pérez-Curiel (Oviedo, 1978). Sarrera librea da. Informazio
gehiago esteka honetan.

             – MARIAREN BIHOTZA PLAZAKO AZTARNATEGIA

SOPLO-ARNASKETAK SAIAKERAK – HONDAMENA
Martxo osoan zehar

“Soplo – arnaskaetak saiakerak” makroerakusketaren egoitza honetan, HONDAMENA
ideia hainbat ikuspegitatik seinalatzen duten obrak eta proiektuak biltzen dira,
HONDAMENA hondar, aztarna gisa, baina baita ere distopia, anti-monumentu, dolu eta
prekarietate gisa ere, San Frantziskoko antzinako aztarna arkeologikoekin eta Don Alfontso
Printzea kuartelarekin solasean.
Obrak eta artistak: Magua, M. Benito Piriz (Durango, 1992); Green Songs. Pequeños
exorcismos clorofílicos, María Ibarretxe (Bilbo, 1977); Anormal Paradise, Ismael Iglesias
(Durango, 1974); MAGIC is MIGHT, MawatreS eta Juan Pablo Ordúñez (Madril, 1986) eta
Presagios que nos circundan, Susana Talayero (Bilbo, 1961). Informazio gehiago esteka
honetan.

                – BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA
Martxoaren 3an, 19:00etan.
“Martxoa, Matematiken hilabetea” proiektua martxoaren 3an hasiko da. Matematiken zabalkundea egiteko proiektu bat da, DiMa Matematiken Zabalkunderako sareak egina, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Zientzia eta Teknologiarako Espainiako
Fundazioarekin elkarlanean. Hitzaldietako lehenaren izena “11 retos en el fútbol desde una perspectiva matemática” da. Futbolean geroz eta leku handiagoa du zientziak, kirol horren arlo guztietan, gainera. Hitzaldi honetan landuko da zeintzuk diren futbolaren
erronka nagusiak klub profesional baten ikuspegitik eta matematikazko ikerketatik, eta eguneroko adibideak baliatuz; orobat, zeintzuk diren aurrerapen berriak adimen artifizialaren eta datu-analisiaren eta estatistikako modelizazioaren ikuspegietatik. 11
erronka baliatzen dira hainbat gai aztertzeko: kirol erregearen beharrizanak; jokalarien osasuna eta ongizatea; arlo anitzetako ezaugarrien beharrizana, gaur ezinbestekoa baita hori, edozein arlo profesionaletan.

Hitzaldi honetan parte hartuko dute: Jon Larruskain jaunak, zeina Athletic Club-en Mediku Zerbitzuan lan egiten baitu, non datuak erregistratu, analizatu, ikustera eman eta komunikatzeko prozesuak gauzatzen baitira, taldeko jokalari gizonezko nahiz emakumezkoen baliagarritasuna eta errendimendua hobetzen laguntzeko; Dae-Jin Lee, matematika-ingeniaritzan doktorea (Zientziak eta Estatistika Teknikak espezialitatea) eta BCAM-eko ikertzailea, non Estatistika Aplikatuko taldearen gidaria baita Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala arloaren barruan. Ekitaldi horretara joateko, gonbidapenak jaso behar dira nahitaez www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea helbidean. Doakoak dira. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da ekitaldia, www.kulturguneatb.eus web-orrian.

UNA RÍA CON DUENDE
Martxoaren 6an, 19:00etan
Una Ría con Duende ikuskizunaren edizio berri hau martxoaren 6an hasiko da, Aitor Escobar musikariaren eskutik. Aitor Escobar musikari bat da, Gasteizen jaioa, eta umetatik gitarra flamenkoa jotzen duena. Karrera luze bat egin du nahiz muntaietan nahiz dantza konpainietan, eta, hala, Estatuan zein nazioartean jardun da bere musika jotzen. Oraingo honetan, “Iturri berria” aurkeztuko du jendaurrean, flamenkoko tradizioa eta modernitatea nahasten dituen lan bat. Ekitaldi horretara joateko, gonbidapenak jaso behar dira nahitaez www.bilbaokultura.eus.helbidean. Doakoak dira.

– BILBAOARTE
Martxoaren 1en, 19:00etan
Astelehenean, “Los apuros de un pequeño tren” izango da zinema-eskaintza, Charles Crichton-en filma.

Martxoaren 2an, 19:00etan. Zinegoak iritsiko da BilbaoArtera, “Indianara” lanarekin, Brasil Transversal zikloaren
barruan; Aude Chevalier-Beaumel & Marcelo Barbosa ditu egileak.

Martxoaren 3an, 19:00etan.
BilbaoArte fundazioak ‘#Emakumeen Plazera’ emango du, Barbara Miller-en lana.

Martxoaren 4an, 19:00etan.
Zinema ostera ere, “Bixa Travesty” filmarekin; Claudia Priscila & Kiko Goifman ditu
egileak, eta Brasil Transversal zikloaren barruan eskaintzen da.

Martxoaren 5ean, 19:00etan.
Martxoaren 5ean, “Rififi” filma emango da, Jules Dassin (VOSE) egilearena; baita “Roubaix, une lumière” filma ere, Arnaud Desplechin-ena, jatorrizko bertsioan. Filmen emanaldi horietarako sarrerak telefonoz erreserbatu behar dira, 944155097
telefonora deituz. Informazio gehiago, hemen.

Martxoaren 18ra arte, Estibaliz Sádaba Murguíak, 2020an BilbaoArten artista egoiliarretako bat izan zenak, Desdoméstica lana erakutsiko du Urazurrutia Aretoan.

              – ARRIAGA ANTZOKIA
Martxoaren 2an eta 3an, 19:00etan.
Atzerrian Lurra Garratz antzezlana eskainiko du Huts Teatroa – Artedrama konpainiak, eta honako galdera hauek egingo ditu: Ba al dago modurik nork bere ametsak egin ditzan, familiaren eta aberriaren pisuaren despit? Ba al dago modurik atze herrian errotzeko? Ba al dago modurik nork bere ametsak egin ditzan, familiaren eta aberriaren pisuaren despit? eta gure bizitzari eman nahi diogun norabidea gau bakar batean hautatu beharko bagenu? Erantzunak jakin nahi izanez gero, emanaldi honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko hemen.

Martxoaren 5etik 7ra, 19:00etan. “Prostitución”, antzerkizko-musikazko-dokumentalezko ikuskizun bat, Andrés
Limarena.
Carmen Machi, Nathalie Poza eta Carolina Yuste dira arizale “Prostitución” lanean, zeina Andrés Limarena baita. Espainian prostituzioa ikertzeko lan batetik abiatuta, taldeak urtebete baino gehiago eman zuen ikerkuntzan, ikuskizun trinko, batzuetan gordin eta mikatz, baina hala ere tarteka umore basatiko hau emateko, zeinak emozio-karrusel batean sartzen baitu ikuslea, hotzikara nahiz barrea eraginez, tristura nahiz aditzea, negarra nahiz sumina. Informazio gehiago eta sarrerak, esteka honetan.

              06. BARRUTIA
              – EUSKALDUNA JAUREGIA /AZKUNA ZENTROA /BILBOKO ELKARTE

               FILARMONIKOA / BIZKAIA ARETOA EHU

Martxoaren 5etik 7ra.
MUSIKA MÚSICA
Musika Música jaialdiak hogeigarren aldia izango du martxoaren 5etik 7ra. Jaialdia, Bilboko Udalak antolatua, urian zehar ibiliko da lehen aldiz, eta Euskalduna Jauregian soilik ez, baita ere, aurreko urteetan bezala, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhondigako auditorioetan, Bilboko Elkarte Filarmonikoan eta Bizkaia Aretoan (UPV/EHU) emango ditu kontzertuak. Vienari eskainitako Musika-Musica jaialdiak agertoki berri horietan joko du eta Vienako musikaz beteko ditu uriko beste txoko horiek. Informazio gehiago eta sarrerak, esteka honetan.

              – ZABALGUNEKO ERAIKINA

SOPLO-ARNASKETAK SAIAKERAK – HIRIA

Martxo osoan zehar
Zabalguneko eraikinera hurbiltzen direnek ‘Soplo – Arnasketa Saiakerak’-en egoitzetako bat ikusi ahalko dute. Zabalguneko Merkatuko erakusketa-gelan eta patio estalian hainbat lan bilduko dira, hiriaren ideia hainbat ikuspegitatik agerrarazteko: espazio publikoa, arkitektura, lekua, kalea, transakzioa, kapitala (hiriburuaren zentzuan eta zentzu ekonomikoan), baina baita ere eguneroko joan-etorriak, topaketak, trukaketak, komunikazioak, oroitzapenak eta hutsuneak. Proiektu multzo honek konexio sentikor bat
proposatzen du hiriarekin eta haren denborazko eta espaziozko pertzepzioekin, bizipen iraunkor nahiz laburrekin, bizipen iraunkor nahiz bizkortuekin, bizipen ezagun nahiz arrotzekin, zeintzuk, bizi garen inguru honetan, ostera ere agertu baitira inar berriturik.
Obrak eta artistak: Jaia!, Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978); Desescalada walks 2020, Helena Goñi (Bilbo, 1990); Se llama nostalgia, David Hornback (Los Angeles, 1962); Homenaje al skatepark de Deusto, Los Picoletos – Dante Litvak (Buenos Aires, 1990) eta Fabro
Tranchida (Buenos Aires, 1987); Kolapso, Imanol Marrodán (Bilbo, 1964); In_true_sista77, Beatriz Sánchez (Kordoba, 1977); eta Conocéis a Chanel, Tania no sabéis nada. Eliza jende gutxi, Imagen 34 – Mar Torre (Palentzia, 1986).
Sarrera doakoa da. Informazio gehiago esteka honetan.

            – ABANDO-BARRAINKUAKO UDALTEGIA
              SOPLO-ARNASKETAK SAIAKERAK – GORPUTZA
Martxo osoan zehar
Espazio honetan, gorputzaren ideiaren pean biltzen dira lanak, eta ukimenari, desioari, keinuari, maitasunari, fisikotasunari eta erorketari buruzko kontzeptuak lantzen dituzte. Obrak eta artistak: Hinchados, Jone Elorriaga (Durango 1993); Caen, Santiago F Mosteyrín (Madril, 1982); Encontrarás la manera, Izaro Ieregi (Algorta, 1987); Je t’aime moi non plus, Pablo Marte (Cadiz, 1975); Huellas (nº1 y nº2), Karlos Martinez B. (Durango, 1982); eta Un chant d’amour, Eduardo Sourrouille (Basauri, 1970). Informazio gehiago, esteka honetan.

           – AZKUNA ZENTROA

Martxoaren 2an, 19:00etan.
Azkuna Zentroak, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikideko zentroak, BideOtik lanaren laugarren emanaldia eskainiko du; “Mudar la piel” ikusi ahal izango dugu bertan, Ana Schultz eta Cristóbal Fernándezen lana. Informazio gehiago esteka honetan.

Martxoaren 3an, 19:00etan.

Pier Paolo Pasolini “La poesia hecha cine” gaiari buruz Zentroak antolatu duen zikloak
Los cuentos de Carterbury” filma eskaintzen du. Proiekzioa jatorrizko bertsioan izangoda, gaztelaniazko azpitituluekin. Informazio gehiago esteka honetan.

           07. BARRUTIA
             – ERREKALDEKO UDALTEGIA

BILBO JAZZ BARRUTIA
Martxoaren 5ean, 18:30ean.
Bilbao Distrito Jazz jaialdiaren XXI. edizioak, Bilbaina Jazz Cluben laguntzaz antolatuta, formatu txikiko kontzertuak ekarriko ditu uriko auzoetara, generoan erreferentzia diren artistekin. Martxoaren 5ean, barikuarekin, Miguel Villar izango da jotzen, luxuzko laukote batekin:

Toni Saigi piano-jotzaile gazte bikaina, Marc Cuevas kontrabaxu jotzailerik sendoenetakoa eta jakin-minik handienetakoa duena eta Oriol Roca bateria-jotzaile irudikor eta pertsonala ditu kide. Zuzenekoan bat eginik, zirrara eragile, dinamiko eta ustekabeko agertzen dira, musikari bakoitzak bere musika ikuspegia konplexurik gabe eta askatasunez agertzen duela. Gainera, bat egite horretatik sortu zen “Apátrida”, 2019an argitaratu zen diskoa.

Taldeak Miguel Villarren konposizio berriago eta sakonak joko ditu, kideen artean sormena eta konexioa eraginez. Urteetan zehar grabazio eta emanaldi ugari eginik, hainbat taldetan ibilita bakoitza, haien artean izaten den musika ahaidetasun itzela agertuko zaigu. Sarrerak www.bilbaokultura.eus; helbidean daude, bost euroko prezioan.

SARE SOZIALAK

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

#BilbaoNegua2021
www.bilbaokultura.eus