BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “XXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” ZIKLOAREN BESTE SAIO BAT ANTOLATUKO DU OSTEGUNEAN, HILAK 24, LEDICIA COSTAS-EKIN

  • Idoia Jauregi kazetariak gidatutako topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
  • Hanibat egilek hartu dute parte topaketa hauetan, bestek beste, Almudena Grandes, Dolores Redondo, María Oruña, Elvira Lindo, Najar El Hachmi eta Karmele Jaio.

(Bilbon, 2022ko otsailaren 16an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak bere “XXI. mendeko emakume idazleak” zikloari ekingo dio berriro Ledicia Costas-ekin hurrengo ostegunean, hilak 24. Topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Idoia Jauregi kulturan especializatutako kazetariak gidatua, “XXI. mendeko emakume idazleak” 2018an jarri zen abian, literatura garaikidearen egileen lanean arreta jartzeko helburuarekin. Almudena Grandes, Dolores Redondo, María Oruña, Elvira Lindo, Najat El Hachmi edo Karmele Jaio bezalako idazleek parte hartu dute topaketa hauetan.

Hurrengo ostegunean Ledicia Costas idazle galiziarra izango da Bidebarrietako Liburutegian. Ledicia Costas Vigon jaio zen 1979an. “Unha estrela no vento” (1999) eleberriarekin egin zuen debuta, eta geroago “O corazón de Xúpiter” (2012), “Recinto Gris” (2014) eta “Escarlatina, a cociñeira defunta” (2014) idatzi zituen. Haurrei eta gazteei zuzendutako lan hau mota guztietako errekonozimenduak jaso ditu, hauen artean Haur Literatura Merlin Saria, Fervenzas Literarias Saria eta Galiziako Editoreen Elkartearen Xosé Neira Vilas Saria.  2020an, Galiziako Literatur Sorkuntzako Kulturaren Saioa jaso zuen bere ibilbideagatik. Costas Gálix erakundearen (Haur eta Gazte Liburuaren Galiziako Elkartea) zuzendaritzako eta Poetas da Hostia kolektiboaren kidea da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapena daude. 

Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming  bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

SEGURTASUN-NEURRIAK

  • Hitzordu honetan musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus