BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK AROA MORENOREN “LA BAJAMAR” NOBELA BERRIA AURKEZTUKO DU OSTIRALEAN, HILAK 25

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
  • Idazlearekin batera Txani Rodriguez egongo da, eta Errukine Olaziregi abeslariaren kolaborazio berezia izango du ekitaldiak.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Aroa Morenoren “La Bajamar” eleberri berriaren aurkezpena hartuko du hurrengo OSTIRALEAN, HILAK 25. Aroa Morenorekin batera Txani Rodriguez  idazlea egongo da, eta Errukine Olaziregi abeslariaren kolaborazio bereziaz gozatzeko aukera izango du bertaratzen denak.

“La Bajamar” liburuan, Aroa Morenok, prosa eder eta origarri batekin, baina baita erraietakoa eta errukigabea ere, gure historia hurbileko ia mende batez gidatzen du: gerraren izugarrikeria, erbestearen deserrotzea, berunaren urteak, etxe hutsa eta bizitza garaitua, eta are haratago, iraganeko sekretuetatik etorkizunetik ihes egin arte. Eleberri honetan, belaunaldi ezberdinetako ama-alabek, mareen erritmo eta indarrarekin, genealogia bat ehuntzen joango dira, orain arte urrun eduki dituzten familia-sekretuek eta liskarrek astindua, harresiek inoiz esaten ez den horretatik bereizitako bizitzak biziz.

Aroa Moreno (Madril, 1981). Kazetaritza ikasi zuen Complutense Unibertsitatean, eta Nazioarteko Informazioan eta Hegoaldeko Herrialdeetan aditua da. “Veinte años sin lápices nuevos” (Alumbre, 2009) eta “Jet lag” (Baile del Sol, 2016) poema liburuak argitaratu ditu. Frida Kahlo eta Federico García Lorcaren biografíen egilea da (biak Difusión-en, 2011). “La hija del comunista” bere lehen nobelarekin 2017ko Narratibako Begi Kritikoa saria irabazi zuen. InfoLibre komunikabidearekin kolaboratzen du.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapensa daude. 

Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming  bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

SEGURTASUN-NEURRIAK

  • Hitzordu honetan musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus