BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MIKEL INUNZIAGA, INUNEK LAGUNDUKO DUEN MIREN AGUR MEABE IDAZLEAREN ERREZITALDI MUSIKATUAREKIN OSPATUKO DU EUSKARAREN EGUNA OSTIRALEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrera librea izango du.

Bilboko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Miren Agur Meabe idazlearen bertsoak eta Mikel Inunziaga, Inunen musika uztartuko dituen topaketa poetikoarekin ospatuko du, aurten ostiralera aurreratuko duen, Euskararen Eguna –urtero abenduaren 3an ospatzen da–. “Larruaren kodea da nola” izenburua izango duen ikuskizuna arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librea izango da eta streamingez eskainiko da.

“Larruaren kodea da nola” ikuskizunak bi sortzaileen lana uztartzen du. Alde batetik, idazle lekeitiarraren “Azalaren kodea” (Kritikaren Saria 2001) poema liburuko bertsoak, gorputzean, azalean eta keinuan oinarritutako lengoaia errebindikatzen dutenak, lengoaia poetiko berria eskainiz. Bestetik, “Larruaren kodea da nola” ikuskizunak, Mikel Inunziaga, Inun kantautore zornotzarraren “Da nola” azken lana ere jasotzen du. Lan horretan Bernardo Atxaga, Karmele Igartua, Itxaro Borda eta Meabe beraren testuak musikatu ditu.

Irakaslea, euskal filologoa eta Euskaltzaindiko kide 2006tik, Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazlea da batez ere. Bere literatur lana helduei eta umeei eta gazteei dago zuzenduta. Poesia arrakasta handiz landu du, baina umeei eta gazteei zuzendutako lana ezagunagoa da, eta sari garrantzitsuak ekarri dizkio, Euskadi Literatur Saria, besteak beste.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da, eta bere helburuen artean liburuaren, literaturaren eta ezagutzaren garapena eta hedapena daude.