MAGDA DE SANTO DRAMATURGO ARGENTINAR APURTZAILEAK IDAZKETA SORTZAILE TAILERRA ESKAINIKO DU BILBAOESZENAN – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAN

De Santok, LGTB Zine eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiaren – Zinegoaken hurrengo edizioan estreinatuko den “Inundación” antzezlan lesbofeministaren ekoizpena dela eta Bizkaiko hiriburuan dagoela baliatuz eskainiko du tailerra.

BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, Magda de Santo dramaturgo argentinar ezagunak eskainiko duen Dramaturgia tailer baterako izena emateko epea zabaldu du. Idazlea Bizkaiko hiriburuan egongo da, Zinegoaken hurrengo edizioan estreinatuko den eta eduki lesbofeminista izango duen antzezlan bat ekoizten.

“Mi primer drama” izenburua eramango duen antzerki idazketa hastapeneko tailerra BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3) eskainiko da ostiralez, urtarrilaren 13, 20 eta 27an eta otsailaren 3, 10, 17 eta 24an, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, antzerki baliabideen udal zentroaren ohiko kanalen bitartez.

“Mi primer drama” idazketa sortzaile proposamena da, irudimena askatzeko eta sormenaren mugak apurtzeko eta antzerkia idazteko orduan eraginkorrak diren tresnak eta tekniken prozedura puntualak ezagutzeko. Abiapuntua, dramaturgiak antzerkiaren panoraman betetzen dituen lekuen azterketa izango da, eta ondoren, antzerkirako testuen idazketak poesiaren eta teknikaren aldetik planteatzen dituen erronka nagusietan zentratuko da. Ekimenaren helburu nagusia, tailer barruan antzerkirako pieza bat idaztea izango da. Prestakuntza espezializatuak 90 euroko prezioa izango du (75 euro BilbaoEszenako, Euskal Antzezleen Batasuneko-EAB eta Artekaleko bazkideentzat).

Histeria Kolektiboak, Zinegoaken, La Fundiciónen, Azalaren eta Plataforma Tiranteren laguntzarekin, ekoiztu duen eta martxoan Bilbon estreinatuko den “Inundación” antzezlan lesbofeministaren ekoizpena dela eta Bizkaiko hiriburuan dagoela baliatuz zuzenduko du tailerra Magda de Santok. “Inundación” antzezlanean azpimarragarria da gaiari dagokion berrikuntza, porrot egin duen bikote baten tentsioetan azaleratzen diren porno-ondorena, polimaitasuna, abortua eta agenda lesbofeministako beste item batzuk lantzen baititu. Proposamen futurista den arren, Argentinako La Plata hirian 2013an izandako uholdeetan dago girotuta.

INFORMAZIOA:

BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 ­ lonja.  48004 Bilbo
T: 94 433 49 95
E-maila: [email protected]