DEUSTUKO BARRUTIAK, EUSKAL KULTURAN ETA EUSKARAN ZENTRATUTAKO `ABENDUAN KULTURA BARRA BARRA´, EGITARAUA JASOKO DU ABENDUAN

Kultura Sailak antolatu duen programa benetako erreferentea da euskal kulturaren eta euskararen barruan, Bilbon euskal hiztun gehien dituen barrutian, hain zuzen ere.

Deustuk, euskal hiztun gehien dituen barrutiak, ‘ABENDUAN KULTURA BARRA BARRA´, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen eta euskaran eta euskal kulturan zentratzen den kultur programa, jasoko du abendu osoan.

‘ABENDUAN KULTURA BARRA BARRA´ 2016, abenduaren 1etik 30era izango da barrutiko hainbat lekutan. Programazioaren barruan, ikus-entzule guztientzako zenbait poesia errezitaldi, emakume bertsolarien topaketa, antzerkia, zine saioak, magia eta musika jasoko dira.

Egitaraua ostegunean, abenduaren 1ean, jarriko da martxan, ATX Teatroa konpainiak Deustuko udaltegian eskainiko duen helduentzako antzezlanarekin. Leku horrek berak bertsolarien topaketa jasoko du abenduaren 12an, euren bertsoetan feminismoarekin erlazionatutako gaiak landuko dituzten Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Jone Uria eta Miren Amurizarekin.

Musikak ere bere lekua izango du egitarauan, Vicent Zaragozak eta Elur Arrietak osatutako bikoteak abenduaren 14an San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegian eskainiko duen kontzertuarekin. Antzerkia abenduaren 15ean itzuliko da Lauka Teatroa konpainiak Deustuko udaltegian eskainiko duen “Amodioaren ziega” antzezlanarekin. Leku horretan bertan, Karmele Jaio idazlea topaketa poetiko baten protagonista izango da abenduaren 19an.

Pompon Antzerki Taldeak, bere aldetik, “Trotamundis” antzezlana eskainiko du abenduaren 21ean San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegian. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, bere lekua izango du ‘ABENDUAN KULTURA BARRA BARRA´ 2016an, jaialdiaren azken edizioan aurkeztu ziren euskal zinegileen sei filmen proiekzioarekin. Emanaldiak abenduaren 22an izango dira Deustuko Udaltegian.

Deustuko Udaltegiak berak, familia osoari eskainitako “Murren bidaia” txotxongilo lana jasoko du abenduaren 26an, Bihibi´s Teatro Antzerkia taldearekin. ‘ABENDUAN KULTURA BARRA BARRA´ 2016 bi magia ikuskizunekin amaituko da, Tor Magoarekin eta Txan Magoarekin, abenduaren 28an eta 30ean, Arangoitiko eta Deustuko udaltegietan, hurrenez hurren. Jarduera guztietarako sarrera librea izango da.

EGITARAUA

ABENDUAK 1 (OSTEGUNA)
19:30 Antzerkia: ATX Teatroa Fakiu!
Deustuko Udaltegia

ABENDUAK 12 (ASTELEHENA)
19:30 Bertsolariak: Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Jone Uria eta Miren Amuriza.
Deustuko Udaltegia

ABENDUAK 14 (ASTEAZKENA)
19:30 Musika: VICENT ZARAGOZA eta ELUR ARRIETA
San Inazio – Ibarrekolandako udaltegia

ABENDUAK 15 (OSTEGUNA)
19:30 Antzerkia: LAUKA Teatroa Amodioaren ziega
Deustuko Udaltegia

ABENDUAK 19 (ASTELEHENA)
19:30 Topaketa poetikoa KARMELE JAIOrekin.
Deustuko Udaltegia

ABENDUAK 21 (ASTEAZKENA)
19:30 Antzerkia: POMPOM Antzerki Taldea Trotamundis
San Inazio – Ibarrekolandako udaltegia

ABENDUAK 22 (OSTEGUNA)
19:30 Zinea: ZINEBIKLUBA –Zinebiren azken edizioko Sekzio Ofizialean parte hartu zuten euskal Film Laburren aukeraketa.
Deustuko Udaltegia

1.- Emakume baserritarrak: bestelako etorkizuna ereiten MARITXU ARROYO, MIREN SAIZ , SANTIAGO RON (8′).
2.- Hileta KEPA SOJO (20′).
3.- Jane, Tarzan ez zen horren guay BEGOÑA VICARIO (3´30´’).
4.- Erregea DAVID CUESTA (24′).
5.- Ihesa ALEJANDRO DÍAZ CASTAÑO (15′ 30´´).
6.- Hamabietan duelua UNAI GUERRA (7′).

ABENDUAK 26 (ASTELEHENA)
19:30 Txotxongilo antzerkia: BEHIBI´S Teatro Antzerkia, Murren bidaia
Deustuko Udaltegia

ABENDUAK 28 (ASTEAZKENA)
19:30 Magia: TOR MAGOA “Hator magiara”.
Arangoitiko udaltegia.

ABENDUAK 30 (OSTEGUNA)
19:30 Magia: TXAN MAGOA “Ezer ez da dirudiena”.
Deustuko Udaltegia.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus edo 010 telefono zenbakian.