BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA APIRILAREN 4TIK (ASTELEHENA) 10RA (IGANDEA)

(Bilbon, 2022ko apirilaren 1ean).- Bilboko Udalaren kultur agendak, datorren asterako, apirilaren 4tik (astelehena) 10era (igandea), hitzordu hauek izango ditu:

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.

  • Apirilak 7, 19:00etan.  San Frantziskoko Udaltegia.
    Alopargo Teatro – Rebelión en la granja

Animalia guztiak elkartu egin dira gizaki guztiak baztertzen dituen matxinada bortitz batean, beren nagusiak, Jones jaunak, ematen dien esklabotza-erregimenagatik nazkatuta eta haserre. Abereen Etxaldea sortu da.

BLV-ART

BLV – ART Jaialdiaren XVI. edizioak arte-sorkuntzako formatu berriz beteko ditu Bilbo Zaharreko espazioak. Aurten ere topaleku bihurtzen da proposamen eszeniko berritzaileenez gozatu nahi duten guztientzat.

  • Aste osoan.

UDAL LIBURUTEGIAK

Bilboko Udal Liburutegiek hainbat kultur jarduera proposatzen dituzte adin tarte desberdinetarako. Horien artean daude ipuin-kontalariak, tailerrak, hitzaldiak edo liburu-aurkezpenak.

 

  • Apirilak 4, 12:00etan. San Adrianeko Udaltegia. 

Ipuin-kontalaria. “Ipuin Mozorro Festa”, Apika. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara. Izena – ematea liburutegian.

  • Apirilak 4, 18:00etan. Errekaldeko Udaltegia.

Ipuin-kontalaria. “Hitz eta Pitz”, Ixabel Millet Lanku. 4 eta 10 urte bitartekoentzat. Izena – ematea liburutegian.

  • Apirilak 7, 18:00etan. Zabala Udaltegia. 

Ipuin kontalaria “Ibili Alai Ipuinetan Blai”, Itziar Mujikarena. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara. Izena – ematea liburutegian.

  • Apirilak 7, 18:00etan. Zurbaranbarriko Udaltegia.

Ipuin-kontalaria. “Ipuinen Etxea”, Lur Usabiaga. 6 eta 10 urte bitartekoentzat. Euskara. Izena – ematea liburutegian.

  • Apirilak 8. 10:30ean. San Inazioko Udaltegia.

Ciberocio” hitzaldia, Macsonrisas-ek emana. Publiko heldua, Gaztelania. Izena – ematea liburutegian.

ZINEMA

FANT

FANTeko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren 28. edizioa maiatzaren 6tik 14ra ospatuko da. Jaialdiaren aperitibo gisa, PreFANTen zikloaz gozatzea proposatzen du.

  • Apirilak 7. Gólem-Alhóndiga

“La novia de Frankenstein”
Frankenstein doktoreak (Colin Clavel) sortutako munstrotik ihes egin ondoren, Praetorius doktoreak (Ernest Thesiger) munstroarentzat lagun bat sortzea proposatu dio zientzialariari.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

  • Aste osoan

Abandoko Udaltegia. ANESVAD Fundazioa Eva Menaren lankidetzarekin – Rostros que dejan rastroMargoa. 
Covid19aren pandemiak erakutsi digu norberekoikeriaren gainetik egon behar duela guztien onurak. Osasuna erronka global bat da. Eta osasun-arloko langileen talentua altxor unibertsal bat, eta hala izan behar du. Medikuntzako, erizaintzako eta zainketetako profesionalen aldeko omenaldi bat da. Aukera bat, oroimenean arrastoak uzten dizkigutenen aurpegiak ikusteko.

Begoñako Udaltegia – Photobat – Argazkigintza.
Photobat, Bilboko Argazki Elkartea, argazkigintzako elkarte bat da, eta Bilbon dauka egoitza. 2015ean sortu zen, eta harrezkeroztik, bazkideak gehituz joan zaizkio, grina berarekin: argazkigintza. Lehiaketak, ikastaroak eta argazkigintzako irteerak ez ezik, erakusketak ere antolatzen ditugu. Eta hortik sortzen da erakusketa kolektibo hau, 32 irudirekin, aukera emanez gai, teknika, estilo eta argazkigintza ulertzeko modu desberdinak hautemateko. Espero dugu gozatzea!

La Bolsako Udaltegia –  María Rosario Uriarte – El Color En La Naturaleza – Argazkigintza. 
Artelan handi horrek, Natura biluz eta basak, bere paisaiekin, argiekin eta une beti desberdinekin, artista asko gonbidatzen eta inspiratzen ditu zirrara eragiten duten obrak sortzera. 

San Frantziskoko Udaltegia – Angel Sánchez – Babel – Argazkigintza.

Babel, berez, eraikin hutsak eta hotzak baino askoz gehiago da. Inkomunikazioaren inperioa da. Gizatasunik gabeko gizarte baten erradiografia.Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino.

Errekaldeko Udategia – Blanca Calderon – Margoa. 
Genero-kontzeptua baino harago doan figura femeninoa interesatzen zaio artistari. Fintasuna, keinua, gorpuztasuna, samurtasuna eta intimismoa funtsezkoak dira proposatzen dudan emakumearen margozko kontakizunean. Ez dago ezer pastelaren teknika bezalakorik adierazteko zer den femeninotasunaren xarma bere ustean; zeren pastelaren teknika oso fina baita, eta tratatzeko zaila, eta trazu garbi, fresko, benetako eta lehen asmokoa eskatzen baitu.

Otxarkoagako Udaltegia –Salimos Reforzadas o Re-Forzadas – Argazkigintza.

Erakusketa honen xedea da gogoeta egitea Giza Eskubideen Egunaz eta jarraipena ematea egun horri, zeren eta, promulgatu zirenetik igarotako denboraren despit,  oraindik ere ez baita errespetatzen haien edukia, eta urratu ere egiten baitira larriki.

Pandemiaren krisiak agerian jarri du pertsonen zainketarekin konpromiso sendo bat edukitzeko beharra, eta horrek erantzukizun sozial bat galdegiten du, konpromiso horiek betetzekoa. 

LITERATURA

– BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Apirilak 4, 19:00etan: “Gaurkotasunarekiko Topaketak” zikloaren beste hitzordu bat ospatuko da,  “Francia. Macron ante su reválida. Unas Presidenciales marcadas por la guerra de Ucrania” izenburupean.
  • Apirilak 5, 19:00etan: Eztabaidak literaturarekin” zikloaren saio berria, “Bertsolaritza eta idazleak” izenburupean.
  • Apirilak 6, 19:00etan: Bidebarrieta Zientifiko zikloaren emanaldi berri bat ospatuko da Bidebarrieta Kultugunean “Las microalgas, pequeños organismos con un gran futuro” izenburupean  
  • Apirilak 7, 19:00etan: Isaac Rosa-k “Un lugar seguro”, bere liburu berri, aurkeztuko du.

MUSIKA

BAS – BILBAO ARTE SACRO

BAS – Bilbao Arte Sakratua musika sakratuko zikloak “Ahots zerutiarrak – Divinas voces” izenburuarekin 8. edizioa ospatuko du apirilaren 9tik 13ra. Sarrerak salgai hemen

  • Apirilak 9. 18:30ean. Bilboko Sozietate Filarmonikoa

Ensemble Diderot 

1996an eratu zen, eta harrezkero ospea eta fama handia hartu ditu, bere generoan munduan den ahots-talde onenetako bat denez gero. Kontzertu honetako lehen zatiko testuak, “Lamentation”, gaurko egunera estrapolatu litezke. Kontzertuaren bigarren zatian, “Consolation”, euren aroko bi konpositore handienetako biren musika entzun ahalko dugu: Heinrich Schütz eta Tomás Luis de Victoria. Gainera, Norvegiako musika garaikideko konpositoreen musika abestuko dute.

  • Apirilak 10, 18:30ean. Bilboko Sozietate Filarmonikoa

Nordic Voices 

Kontzertuaren izena “Lamentation-Consolation” da, eta Nordic Voices taldeak eskainiko du: sei kideko a capella ahots-taldea, Oslokoa (Norvegia). 1996an eratu zen, eta harrezkero ospea eta fama handia hartu ditu, bere generoan munduan den ahots-talde onenetako bat denez gero. Kontzertu honetako lehen zatiko testuak, “Lamentation”, gaurko egunera estrapolatu litezke. Kontzertuaren bigarren zatian, “Consolation”, euren aroko bi konpositore handienetako biren musika entzun ahalko dugu: Heinrich Schütz eta Tomás Luis de Victoria. Gainera, Norvegiako musika garaikideko konpositoreen musika abestuko dute.

BETIKO MUSIKA DE SIEMPRE

Betiko musika eskainiko digu programa honek Otxarkoaga auzora, hainbat estilorekin: boleroak, Ebroko Erriberako herri gaiak, habanerak edo otxoteak.

  • Apirilak 9, 18:00etan. Otxarkoagako Udaltegian.

Otxote Bilbao Argia

Bilbo Argia Otxoteak 1979az geroztik abesten du. Bere errepertorioan erlijio-lanak, polifonia eta herri-abestiak biltzen ditu, konpositore unibertsalen esparruan. 2017ko urtarrilaz geroztik, Izaskun Kintana Arkoitza da zuzendaria.

TXITXARRILOS

Txitxarrillosaioetan, ordu erdiko atsedenaldiarekin, tokiko dantza-orkestra entzutetsuenak izango dira.

  • Apirilak 10. La Casilla pabilioan, 18:00etatik 21:00ra. Orquesta Galea.

SEGURTASUN NEURRIAK

  • Maskararen erabilera nahitaezkoa izango da barrualdean antolatzen diren ekitaldi guztietan.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus