BILBOK MIGUEL DE UNAMUNOREN JAIOTZAREN 158. URTEURRENA OSPATUKO DU HAREN INGURUKO KULTUR PROPOSAMENEKIN

  • Barrainkuako Udaltegiak erakusketa bat hartuko du, Unamunok berak egindako erretratuak eta idazle eta filosofoaren erretratuak erakutsiko dituena, artista garaikide ezagunek eginak.
  • Ostegunean, hilak 29, urtemugarekin bat eginez, Bidebarrieta Kulturgunean “Betierekoaren Metaforak. Miguel de Unamuno: erretratuak eta garaiko artistekiko harremana” hitzaldia ospatuko da, Marta García Gasco erakusketako komisarioarekin eta Ana Chaguaceda Salamancako Unamuno Museo-Etxeko zuzendariarekin, erakusketa honen erakunde laguntzailea
  • Gainera, urtero bezala, Udalak urteroko lore eskaintza egingo du Unamuno Plazan, asteartean, hilak 27, 10:30ean.

(Bilbon, 2022ko irailaren 23an).- Miguel Unamuno Bilbon jaio zen 1864ko irailaren 29an. Urtero-urtero, Bilboko Udalak efemeride hau ospatzen du hainbat kultur proposamen biltzen dituen Egun Instituzional batekin, bilbotar egile ospetsuaren obra eta bizitza zabaltzea helburu duena.

Oraingo honetan, bere jaiotzaren 158. urteurrenarekin bat eginez, Bilboko Udalak erakusketa bat inauguratuko du ostiralean, hilak 30, Barrainkuako Udaltegian.Betierekoaren Metaforak” izenburupean eta Marta García Gascok komisariatuta, erakusketa honetan Unamuno berak egindako erretratuak eta artista garaikide ezagunek marraztutako bere erretratuak, hala nola Macario Marcoartu, Joaquín Sorolla, edo bere lagun handia izango den Manuel Losada, egindako lanak ikusi ahal izango dira.

HITZALDIA BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN

Erakusketaren inaugurazioa dela eta, Bidebarrieta Kulturguneak “Betierekoaren Metaforak. Miguel de Unamuno: erretratuak eta garaiko artistekiko harremana”  hitzaldia hartuko du ostegunean, hilak 29, 19:00etan. Horretarako, Marta García Gasco erakusketaren komisarioa eta Ana Chaguaceda Salamancako Unamuno Museo- Etxeko zuzendaria bilduko dira Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Hitzordu honetan Unamunok erakusketan ikusgai dauden artista horiekin guztiekin zuen harreman pertsonala komentatuko da.

LORE ESKAINTZA

Urtero lore eskaintza egiten du Udalak Miguel de Unamuno bilbotar filosofo, idazle eta pentsalaria omentzeko. Horrela, 2022koa asteartean, hilak 27, egingo da Unamuno Plazan, 10:30ean, eta Juan Mari Aburto alkatea bertan izango da. Berarekin batera Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantza zinegotzia eta Udaleko ordezkariak.

MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA SARIAREN XXII. EDIZIOKO ENTSEGU IRABAZLEAK

Gainera, dagoeneko argitaratuta daude XXII Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren irabazleak. Euskaraz, Oskar Gazteluren “Heriotzari aurrez aurre begira” lanak irabazi zuen saria. Lan honen helburua irakurleei heriotzari buruzko teoriak hurbiltzea da, gure inguruan nagusi diren erlijioek argudiatzen dutena alde batera utzita.

Gaztelaniaz, Jorge Fernández Gonzaloren “Espectropías. Pensar y habitar el espacio urbano” saiakerak irabazi zuen. David Harvey geografoak zioen bezala, XXI. mendeko iraultza hiritarra izango da edo ez da izango. Hiriak gure nahien eta frustrazioen isla bihurtzen gaitu; horregatik, azken hamarkadetan gizartearen tentsio politikoak argitzeko eta ulertzeko kokaleku aproposa bihurtu da.

Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketa Bilboko Udalak urtero antolatzen dituen hiru literatur lehiaketetako bat da, Blas de Otero – Ángela Figuera Poesia Sariarekin eta Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketarekin batera. Saritutako kalitatezko lanak argitaratzen laguntzea eta talentu berrien agerpena sustatzea dira lehiaketa hauen helburuak. Era berean, argitalpen-eremuari laguntzen diote, argitalpena hainbat argitaletxeren bidez egiten baita.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus