BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK DARWIN EGUNAREN EDIZIO BERRI BAT OSPATUKO DU ASTELEHENEAN, HILAREN 14AN, GIZA EBOLUZIOARI BURUZKO BI HITZALDIEKIN

  • Bi hitzaldiak, Psikologiako katedraduna eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Speech Acquisition and Cobrion ikerketa-taldeko zuzendaria den Núria Sebastián Gallés-ek eta Historiako doktorea, historiaurreko arkeologoa eta Bilboko Arkeologi Museoko arkeologia-teknikaria den Joseba Ríos Garaizarrek emango dituzte.
  • Jardunaldia Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian izango da, 18:30etan.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak zientziarekin beste topaketa bat proposatzen du, Darwinen Egunaren hamaseigarren edizioaren barruan antolatutako jardunaldi baten bidez. Hala, OTSAILAREN 14AN, ASTELEHENA, Núria Sebastián Gallések, Psikologiako katedradunak eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Speech Acquisition and Cobrion ikerketa-taldeko zuzendaria, eta Joseba Ríos Garaizarrek, Historiako doktorea, historiaurreko arkeologoa eta Bilboko Arkeologi Museoko arkeologia-teknikaria, bi hitzaldi emango dituzte.

Hitzordua Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da, 18:30ean, eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak sustatu dute.

Darwinen Egunaren edizio berri honetan, programatutako hitzaldiek eboluzioa izango dute ardatz, baina bi ikuspegitatik aztertuta: batetik, hizkuntzaz jabetu eta garatzeko prozesua, eta bestetik, gizarte-arauek giza eboluzioan duten garrantzia.

Lehenengo hitzaldian, “La ontogénesis del lenguaje: el lenguaje antes del lenguaje” (“Hizkuntzaren ontogenesia: hizkuntza hizkuntza izan aurretik”) izenburupean, Núria Sebastián Gallés zientzialari kognitiboak jendaurrean azalduko du nola gauzatzen den hizkuntzaz jabetzeko prozesua, izan ere, jaiotzaren aurretik hasi eta bi urte bete arte garatzen dugun prozesu horri esker, ikasle hutsak izatetik ezagutza espezializatua izatera igarotzeko aukera dugu denbora-tarte laburrean. 

“Normas sociales y evolución humana” (“Arau sozialak eta giza eboluzioa”) izenburua daraman bigarren hitzaldian, Joseba Ríos Garaizar arkeologoak giza eboluzioa arau sozialen ikuspegitik jorratuko du, hau da, pertsonek gizarte mailako bizikidetza hobea izateko jarraitu beharreko arau eta erregelen multzoa aztertuta. Izan ere, zenbait kasutan, erabaki edo arau horiek ez dute egokitzapen arrakastatsurik erraztu, aurkitutako zenbait aztarna arkeologikok argitu dutenez. Hitzaldian, gizarte-arauek giza eboluzioan izandako garrantziari buruzko hausnarketa egingo da, arkeologia paleolitikoaren zenbait adibide paradigmatikoren bitartez. 

Núria Sebastián Gallés Psikologiako katedraduna eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Speech Acquisition and Perception ikerketa-taldeko zuzendaria da. 2013tik 2016ra bitartean, European Research Councileko Kontseilu Zientifikoko kidea izan zen, eta 2014tik 2016ra bitartean, bertako presidenteordeetako bat. 2016an British Academyko Fellow aukeratu zuten. 

Joseba Ríos Garaizar Historian doktoratu zen Kantabriako Unibertsitatean, historiaurrean aditutako arkeologoa da eta arkeologia teknikari da Bilboko Arkeologi Museoan. Bere proiekturik nabarmenen artean, Arlanpe (Lemoa), Aranbaltza (Barrika) eta Amalda III (Zestoa) aztarnategietan egindako ikerketa arkeologikoak azpimarra daitezke, hainbat artikulu zientifikotan parte hartu du, eta neandertalen teknologia eta kulturaren inguruan egindako ikerlanengatik nabarmendu da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

Sarrera doakoa eta librea da leku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Bilboko Udalak barrualdean antolatzen dituen jarduera guztietan %60ko muga izango da eta maskararen erabilera nahitaezkoa izango da ekitaldi guztietan.

Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus