BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” ZIKLOAREN HITZORDU BERRIA OSPATUKO DU MIKEL SANTIAGO, IBON MARTÍN ETA ALICIA SAN JUANEKIN

  • Topaketa honek thrillerra izango du ardatz eta 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak hurrengo ASTEARTEAN, OTSAILAK 15, “Eztabaidak Literaturarekin” zikloaren beste emanaldi bat ospatuko du. Oraingoan thrillerra izango du ardatz eta Mikel Santiago, Ibon Martín eta Alicia San Juanen eskutik helduko da.

Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta bertan hurrengo gaiak jorratuko dira: generoan politikoki zuzena dena inposatu ote den, serieko hiltzailearen figura zaharkitua ote dagoen eta distopia momentuko gaia ote den.

Mikel Santiago ordenagailu artean ez dagoenean, idazten eta gitarra jotzen aritzen da bere blues-rock bandarekin. “Tremore Beach-eko azken gaua” den bere lehenengo lan literarioa fenómeno bihurtu da argitaratu baino lehenagotik, eta Stephen King, Joël Dicker eta John Connolly intrigazko eleberriaren maisu direnekin alderatu izan dute.

Ibon Martinek “Izenik gabeko harana” eleberriarekin hasi zuen bere ibilbidea. Ondoren, Iratiko Oihanaren inguruko mito eta elezaharretan girotatutako lau liburuz osatutako serie bat argitaratu zuen, honako eleberri hauek osatua: “Isiltadunaren itsasargia”, “Itzalen fabrika”, “Azken akelarrea” eta “Gatzezko kaiola”.

Alicia San Juan, kazetaritzan litzentziaduna, bere karreraren zati bat irratian eta telebistan garatu zuen Radio Euskadin, eta bertan kultura arloko programak, magazinak eta tarteak egin eta editatzen ditu. Chico y Chica musika taldeko kidea da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

Sarrera doakoa eta librea da leku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Bilboko Udalak barrualdean antolatzen dituen jarduera guztietan %60ko muga izango da eta maskararen erabilera nahitaezkoa izango da ekitaldi guztietan.

Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera..

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus