“NEGUKO SANTUTXU KOLOREA” OTSAILAREN 11TIK 13RA OSPATUKO DA SANTUTXUN ETA BEGOÑAN, EUSKAL FOLKLOREARI BALIOA EMATEN DIOTEN HAINBAT PROPOSAMENEKIN

  • Ziklo hau, euskal dantzak eta folklorea sustatzea helburu duen “Santutxu Kolorea” programaren aperitiboa, ostiralean, hilak 11, hasiko da Santutxuko Udaltegian, “Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna” dokumentalaren proiekzioarekin.
  • Larunbatean, hilak 12, Begoñako Udaltegiak haurrei zuzendutako buruhandien bi tailer hartuko ditu eta, hilaren 13an, ostirala, egindako buruhandiek Santutxuko kaleetan zehar egingo den kalejira batean hartuko dute parte.
  • Programa honek Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearekin lankidetzan antolatu da.

Bilboko Udalak otsailaren 11an jarriko du abian “Neguko Santutxu Kolorea”. Porposamen hau Santutxun euskal dantzak eta folklorea sustatzeko eta balioan jartzeko egiten den “Santutxu Kolorea” programaren atarikoa da. Ekimen honek Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen kolaborazioa izango du, bere sorreraren 70+1 urteurrena ospatzeko.

Jone Guenetxeak eta Carlos Iglesiak zuzendutako “Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna” dokumentalaren proiekzioarekin hasiko da ostiralean, hilak 11. Lan hau Santutxuko Udaltegian ikusi ahal izango da 19:00etan eta sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Dokumental honek hurrengo historia kontatzen du: 2018, gizon eta emakumez osatutako talde bat dantzara atera zen Iurretako Aita San Miguel plazara, jaietako egunik garrantzitsuenean. 100 urtetik gorako tradizioa hausten zen. 2019an, Urrijenan parte hartu zuen talde mistoak lehen aldiz. Iurretan, Euskadiko beste plaza garrantzitsu batzuetan bezala, gizonek protagonismo handiagoa zuten. Pixkanaka-pixkanaka, emakumeen beren lekua hartu dute plazetan. Plazan bizi diren entseguak, prestakuntzak eta emozioak dira dokumentalaren haria. Era berean, beste talde batzuetako dantzarien, ikertzaileen eta dantzarekin zerikusia duten beste persona batzuen testigantzak ere jasotzen dira.

Hurrengo egunean, larunbatean, hilak 12, Begoñako Udaltegian buruhandientzako bi tailer izango dira, bost urtetik gorako haurrentzat. Tailer hauek 10:00etan eta 12:00etan izango dira. Doakoak dira lekua bete arte, otsailaren 9a baino lehen eman behar da izena [email protected] helbidera e-maila bidaliz. Bi jarduera hauek Gaztedi Dantzari Taldeko kideek emango dituzte.

Igandean, otsailak 13, “Neguko Santutxu Kolorea” kalejira batekin bukatuko da. Santutxuko kaleetatik eramango dute kalejira hau Mairuek Gaztediko Erraldoiek, eta bezperako tailerrean egindako buruhandiak ere parte hartzeko gonbidapena dute. Kalejira 12:00etan hasiko da Karmelo plazan.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Bilboko Udalak barrualdeetan antolatzen dituen jarduera guztietan edukiera %60koa izango da, eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da ekitaldi guztietan.

Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokituko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus