BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “HASTA QUE ME MATES. MEMORIA DE RAFAELA ROMERO POZO”, ANA EROSTARBEREN LIBURUAREN AURKEZPENA HARTUKO DU OSTEGUNEAN, HILAK 20

  • Egilearekin batera, Dani Álvarez kazetaria izango da hitzaldia moderatzen.
  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2022ko urriaren 18an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak OSTEGUNEAN, HILAK 20,  “Hasta que me mates. Memoria de Rafaela Romero Pozo liburuaren aurkezpena hartuko du. Ana Erostarbe idazlea izango da bertan, eta berarekin batera, moderatzaile lanetan, Dani Álvarez kazetaria ere egongo da.

Aurkezpena 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Rafaela Romero Pozo Extremadurako euskal politikariaren bizitza indarkeriak zeharkatzen du eta emakume izateak markatzen du.

Ana Erostarbe kazetari eta poetaren eskutik, bere bizitza pertsonal eta politikoaren pasarte intimo eta mingarrienetako batzuk kontatzen ditu liburu honetan, eta indarkeria bikarioari, tratu txarrei edo ETAren terrorismoari buruz duen ikuspegia partekatzen du. Kasu guztietan, lehen pertsonan bizitako indarkeriak dira, Rafaelak irmotasunez, apaltasunez eta ausardiaz partekatzen dituenak.

Ana Erostarbe Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, besteak beste, Komunikazio Politikoan eta Historian graduondokoa du (Kenteko Unibertsitatea). Komunikazio estrategikoan dihardu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus