FANT-EK GAUR ARRATSALDEAN PROIEKTATUKO DU URUGUAIKO MAXIMILLIANO CONTENTIREN “AL MORIR LA MATINÉE” LUZEMETRAIA

  • Filma 18:45etik aurrera ikusi ahal izango da Gólem-Alhondiga zinemetako 2. aretoan. Sarrera doakoa da gonbitarekin.
  • Ikupegi Fantastikoa atalean parte hartzen du filmak.
  • INFORMAZIO GEHIAGO ETA IRUDIAK

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi FantastikoaMaximilliano Contentik zuzendutako Al morir la matinée” film luzea proiektatuko du gaur arratsaldean.

Gaur goizean, Uruguaiko zuzendariak prentsaurreko batean aurkeztu du filma, eta bertan Vanesa Fernández ere izan da, Zinemaldiko zuzendaria.

90eko hamarkadan kokatzen da filma. Itxura guztien arabera, ikus-entzule gutxi bildu dituen zine-areto bateko funtzioa baketsua izango da. Baina euriak hiltzaile isil bat ekarri du aretora. Proiekzioaren ardura duen gazteak mehatxu horri aurre egin beharko dio bere bizitza eta ikus-entzuleena salbatu nahi baditu.

Maximilliano Contenti Montevideon jaio zen 1984an. Modu autodidaktan hasi zen zinemaz interesatzen. Film labur ugari egin ditu, eta baita film luze independente bat ere, “Muñeco Viviente V“, nazioarteko jaialdietan hautatu eta sarituak. Zuzendari gisa egiten du lan publizitatean eta telebistan, hainbat ekoiztetxerentzat. 2013an Yukoh Films ekoiztetxea sortu zuen. Gaur egun “Tomte“ egiten ari da, genero fantastikoko bere hurrengo film luzea, besteak beste.

Al morir la matinée” 18:45etik aurrera ikusi ahal izango da Gólem – Alhondiga zinemetako 2. aretoan.

Hau da FANTen Ikuspegi Fantastikoa atalean parte hartzen duen filmetako bat, “Ordinary Creatures” (2020), Thomas Marschallena;Mom, I befriended ghosts” (2020), Sasha Voronovena; “Woman of the Photographs” (2020), Takeshi Kushidarena; La sabiduría (2020), Eduardo Pintoren, eta Arboretum (2020), Julian Richbergena, filmekin batera.

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaria: Maximiliano Contenti
  • Gidoia: Maximiliano Contenti, Manuel Facal
  • Produkzioa: Maximiliano Contenti, Alina Kaplan, Lucía Gaviglio Salkind
  • Musika: Hernán González
  • Muntaketa: Santiago Bednarik
  • Aktoreak: Luciana Grasso, Ricardo Islas, Julieta Spinelli, Franco Duran, Pedro Duarte, Yuly Aramburu, Hugo Blandamuro, Daiana Carigi, Valeria Martínez Eguizabal

FANT Zinemaldiaren programazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke, eta prentsa-materialak esteka honetan daude eskuragarri.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimena diseinatuta dago Bilboko auzotar guztiek aisia- eta kultura-planak goza ditzaten udaberriko hilabete hauetan, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.

SARE SOZIALAK:

#FANT27
#BilbaoUdaberria2021

www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus