- Bisita gidatuak, kontzertuak, literaturarekin topaketak, kale antzerkia, margolaritza eta argazkilaritza erakusketak edo euskal dantzak antolatuko dira datozen egunetan
(Bilbon, 2021eko irailaren 17an).- #UDAKALEAN, uda osoan zehar bilbotarrak eta hiriko bisitariak uda osoan zehar lagundu dituen udal ekimena, Uriari agur esango dio aisialdiko eta kulturako jarduerez betetako aste batekin. Hala, datozen egunetan hogei bat hitzordu izango dira Bidebarrieta Kulturgunean literaturarekin, Euskal Museoan euskal dantzekin, kale antzerkiarekin, kontzertuekin, Zabala auzora bisita gidatuekin edo Bilboko hainbat barrutitan margolaritza eta argazkigintza erakusketekin, hori guztia bertako kultur eragileen eskutik eta segurtasun neurri guztiak bermatuta.
Kalean egingo diren ikuskizun guztietarako gonbita behar da. www.bilbaokultura.eus webgunean lor daitezke. Pertsona bakoitzeko bi toki erreserbatu ahalko dira, gehienez ere, eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago izango dute balioa. Erreserba ordu erdi lehenagotik duten pertsonak sartu ahalko dira aretora. Antolatzaileek pertsona bakoitza egokituko dute eta haien eserlekua zehaztuko dute
KULTUR PROGRAMAZIOA IRAILAREN 20TIK 26RA
EUSKAL DANTZAK
Bizkaiko Dantzarien Biltzarra aste honetan ere Euskal Museoko dantza-klaustroa beteko dute.
Ikuskizun honetan parte hartuko duten taldeen aniztasunari esker, ikusleek Bizkaian dauden aberastasun handia eta dantza motak ikusi ahal izango dituzte. Dantzek eta musika-erritmoek abestien doinuetara joateko gonbita egingo dute, erakusketaz gozatzen duten bitartean.
TOKIA: Euskal Museoko Klaustroa
- Larunbata, irailak 25, 13:00etan. Taldea: Goi-Alde (Erandio)
- Igandea, irailak 26, 13:00etan. Taldea: Beti Jai Alai (Basurto)
Sarrerak Euskal Museoaren webgunean erosi ahal izango dira leku guztiak bete arte.
ERAKUSKETAK
EXPODISTRITO
Expodistrito, aldi baterako erakusketa ibiltarien zikloa abian da beste edizio batekin Bilboko udaltegietan. Erakusketa hauek doakoak dira.
Aitor Fernández Vázquezeren, “Marginal 33” erakusketa San Inazion ikusi ahal izango da. Lan hau bere bizipenen eta belaunaldi baten eguneroko hiri-eszenaren erretratua agerian jartzeko interesaren emaitza da.
TOKIA: San Inazio-Ibarrekolandako udaltegia.
- Irailaren 30era arte.
Jose Ramón S. Alzola bere mihisea zeharkatzera eta koadroan sartzera gonbidatzen ditu ikusleak, itsasadarraren ertzetik, Bizkaiko kostaldetik, portu eta hondartzetatik eta barnealdeko mendi eta baserrietatik paseatzera
TOKIA: Begoñako udaltegia.
- Irailaren 30era arte.
José Vicente Sobradillo, ingeniari erretiratua, olio-pinturarekiko grina jartzen du praktikan, hainbat gai eta estilotan. Bilboko estudio/tailer batera joan eta gero hasi zen margotzen. Asko gozatzen du XIX. mendeko margolari inpresionisten erreplika zehatzak egiten.
TOKIA: Castañoseko udaltegia.
- Irailaren 30era arte.
Karen Amaiaren “Esto no es un árbol” argazki – erakusketa artistak Afrikako kontinentean egin zuen bidaia birtualaren emaitza da, Covid -19ren pandemiak eragindako konfinamenduaren ondorioz. Google Mapsen bidez Afrikako zenbait herrialdetan zehar ibili zen, eta konturatu zen hango ibai, delta, mendilerro eta abarrek, goitik ikusita, zuhaitz-pareidolia ikusgarriak osatzen dituztela.
TOKIA: San Frantziskoko Udaltegia.
- Irailaren 30era arte.
Alfonso Moralen “Libre&Iraunkorrak / Libres&Sostenibles” (SI! Nazioarteko Elkartasuna- Solidaridad Internacional) Guatemalako Solola Saileko kaqchikel emakume indigenak erakusten ditu, indarkeria matxistatik bizirik atera direnak eta beren ekoizpen-aukerak sortzen ari direnak, ahalduntze ekonomikoa eta ingurumen-jasangarritasuna bateratuz.
TOKIA: La Bolsa Udaltegian.
- Irailaren 30era arte.
Sol Agirre argazkilariak “Ver, mirar, observar” erakusketan, artisau eta diseinugile anonimoentzako omenaldia egitea proposatzen du. Beraiei esker, egunero herri eta hirietan zehar ibiltzean ikusten dugunari begiratzeak merezi du.
TOKIA: Abandoko udaltegia.
- Irailaren 30era arte.
Errekaldeberri BHI, 4. DBHko Plastika eta Ikus-Hezkuntzako ikasleek, “Emakume aitzindari batzuen bilduma” margo-erakusketan, emakume eredugarrien ikusgarritasunean dagoen hutsune garrantzitsuari erantzun nahi diote.
TOKIA: Errekaldeko udaltegia.
- Irailaren 30era arte.
LITERATURA
Bidebarrieta Kulturguneak astebeteko hitzorduak ekarriko ditu: hilaren 21ean, asteartean, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, “Un país con tu nombre”, Alejandro Palomasen liburu berriaren aurkezpena ospatuko da. Hilaren 22an, asteazkenean, “Bidebarrieta Zientifikoa” zientzia-dibulgazioko programak “Evolución en clave de género” izeneko jardunaldia proposatzen du. Hilaren 23an, Bidebarrietak omenaldia egingo dio Elias Amezaga idazleari, eta 24an aurkeztuko da Jon Mikel Eubaren liburu berria.
Lau proposamen hauetarako gonbidapenak http://www.bilbaokultura.eus webgunean eska daitezke. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da http://www.kulturguneatb.eus webgunean.
TOKIA: Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusia.
- Asteartea irailak 21; asteazkena, hilak 22; osteguna, hilak 23; eta ostirala, hilak 24, 19:00etan.
MUSIKA
Sei kidek osatzen dute Zazkel, eta Bilbon elkartu ziren 2012an. Bere helburua euskal musikari ekarpen berri bat egitea zen, gitarra, bateria, baxu, sintetizadore eta ahotsen bidez. 80ko hamarkadako euskal eta kanpoko taldeen erritmoetan oinarritua, euskal pop erradikala aldarrikatzen du taldeak.
TOKIA: Santutxu, Karmelo plaza.
- Osteguna, irailak 23, 19:30ean.
Hilaren 24an, Errekaldek Confluence-ren kontzertua hartuko du. Talde hau Irrintzi Ibarrolak (ahotsa, gitarra akustikoa eta konposizioa) eta Jorge Grosek (gitarra) 2014. urtean bat egitearen emaitza da. Batek bere konposizioak jotzen zituen, Mississippi zaharraren usainekin ingelesez kantatutako gaiak, eta besteak pop-rockaren klasikoak interpretatzen zituen. Zalantzarik gabe, elkarri laguntzen hasi ziren.
TOKIA: Errekalde, Plaza.
- Ostirala, irailak 24, 19:30ean.
KALE ANTERKIA
“Mari, Meri eta Lari” Eidaberen proposamena da hilaren 24rako Txurdinagan. Funtzio horretan, konpainiak protagonismo guztia ematen die ipuinei eta abestiei.
TOKIA: Txurdinaga, Garai lorategiak.
- Ostirala, irailak 24, 18:00etan.
“Indartsuak” Circo Chosco konpainiak proposatzen duen zirku eta umore lana da. Adin guztietarako testurik gabeko ikuskizun honetan, umorea eta zentzugabekeria dira atleta-bikote baten ikuskizuna mamitzen duten hariak. Ikusleen aurrean ezinezko trikimailuak eginez elkartzen dira.
TOKIA: Abusu, Ibaizabal landa.
- Ostirala, irailak 24, 18:00etan.
TOKIA: TXURDINAGA, Garai lorategia.
- Larunbata, irailak 25, 13:00etan.
Zaguango Teatroa “Al otro lado“, ikuskizuna aurkeztuko du. Proposamen horretan, pertsonaiak oihal eramangarri batekin kalera aterako dira, eta bidean aurkitzen dituzten eguneroko eszenen alderdi magiko eta harrigarriak ezagutuko dituzte.
TOKIA: Errekalde, Plaza.
- Ostirala, irailak 24, 18:00etan.
Kantu Kolorea konpainiak Txurdinagara eramango du “Ametsen urtebetetzea”. Hemen, Ametsen urtebetetzea erakusten da, eta lagunek ustekabeko festa bat antolatu diote. Ametsek uste du bere urtebetetzea ahaztu dutela, baina, azkenean, berak emango die ustekabea, sekreturik handiena kontatzean. Lana konpainiaren lehen filmean oinarrituta dago, musika zuzenean da eta, dibertitzeaz gain, elkartasuna, adiskidetasuna eta errespetua bezalako balioak lantzen ditu.
TOKIA: TXURDINAGA, Garai lorategiak.
- Larunbata, irailak 25, 18:00etan.
Erre Produkzioak konpainiaren “Piraten istorio bat”, kontatzen du nola Jeffek oso ondo arrantzatzen duela, eta Charliek orduak pasatzen ikusi du saskira eramateko ezer gabe. Mareak behera egin du, eta Charlie konturatu da hondarrean kutxa erdi lurperatua ikusten dela. Ireki eta mapa bat eta bidaia-egunkari bat aurkitzen du.
TOKIA: TXURDINAGA, Garai lorategiak.
- Igandea, irailak 26, 13:00etan.
BISITA GIDATUAK
BILBAO IZAN – EZAGUTU OINEZ
Zabala auzoa sakonki ezagutu nahi duenak auzo enblematiko honetako bitxikeria guztiak modu ezberdin eta atseginean ezagutzeko aukera izango du hilabete honetan, oinez eta taldeka, “Ezagutu oinez” programaren eskutik.
Izen-emateak bilbaokultura.eus webgunearen bidez egin daitezke eta ezinbestekoa da ibilbideetan parte hartzeko erreserba egitea.
TOKIA: Topagunea: Bruno Mauricio Zabala, 1.
- Astelehenetik ostiralera 11:00etan eta 18:30ean, eta larunbatetan 10:30ean eta 12:30ean.
Kontsultatu segurtasun – neurriak
SARE SOZIALAK:
∙ Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
∙ Bilboko Jaiak: FACEBOOK | TWITTER
∙ Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#UDAKALEAN