BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ANTONIO RIVERA ETA JUAN SISINIO PÉREZ GARZON ELKARTUKO DITU ABENDUAREN 13AN, “HISTORIA DE LAS IZQUIERDAS EN ESPAÑA” ETA “HISTORIA DE LAS DERECHAS EN ESPAÑA” LIBURUAK AURKEZTEKO

  • Egileekin batera, Olatz Barriuso El Correo egunkariko kazetaria eta Kepa Bilbao Ariztimuño irakaslea izango dira.

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2022ko abenduaren 6).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, ABENDUAREN 13, ASTEARTEA, “Historia de las izquierdas en España” eta “Historia de las derechas en España” liburuen aurkezpena hartuko du, Juan Sisinio Pérez Garzón eta Antonio Riveraren liburuak, hurrenez hurren.
Bertan, Olatz Barriuso El Correo egunkariko kazetaria eta Kepa Bilbao Ariztimuño irakaslea izango dira. Aurkezpena 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Historia de las izquierdas en España” Espainian ezkerren bi mende luze baino gehiagoko borroken lehen historia kateatua aurkezten du. Era guztietako eragileen konplexutasuna ulertzeko aukera ematen du -alderdiak, sindikatuak, egunkariak, publizistak, propagandista subertsiboak, gizonak eta emakumeak-.

Juan Sisinio Pérez Garzón Historia Garaikideko katedradun emeritua da Gaztela-Mantxako Unibertsitatean.

Historia de las derechas en España” ia bi mendetan Estatua gobernatu duten ideologiak eta erakunde politikoak ezagutzeko aukera ematen du, ezkertiar gisa sailkatuta daudenekin etengabeko lehian.

Antonio Rivera Historia Garaikideko katedraduna da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Valentín de Foronda Gizarte Historiako Institutuko zuzendaria.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus

#BILBAOGABONAK