ARGAZKINETAK ABUSU – LA PEÑAREN MEMORIARI BURUZ 1.200 DOKUMENTU BAINO GEHIAGO BILDU DITU ETA PUBLIKOAREKIN PARTEKATUKO DITU ARGAZKINETA SHOW EKIMENEAN ABENDUAREN 13AN

(Bilbo, 2022ko abenduaren 5a).- Bilboko Udalak, Bilbao Izan ondarea zabaltzeko udal programaren barruan, abenduaren 13an, asteartean, Abusu – La Peñako bizilagunekin partekatuko ditu Argazkineta ekimenak bildutako materialak Argazkineta Show programaren bidez. Hitzordua Artzain Onaren elizan izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Argazkineta herritarren parte-hartze bidezko ekimen bat da, auzoen oraintsuko historia berreraiki eta sakondu gura duena, Bilboko auzoetako bizilagunek emandako agiriekin eta testigantzekin.

Udazken honetan, furgoneta Abusu La Peñara iritsi zen auzoaren oroitzapenak ekimenarekin partekatu nahi dituzten auzotarrei itxaroteko eta, horrela, auzoaren historia hobeto ehuntzen eta ezagutzen laguntzeko.

Abusu auzoa zatitu eta Bilbo eta Arrigorriaga artean banatzen du Bolintxu (edo “Txikito”) errekak. Ordea, proiektu honetan, lurralde horretako hedadura osoa hartu da: Nerbioiaren ezkerreko ibaiertz osoa, Urazurrutia eta Zamakola kaleetatik Pontonbidearaino, baita Santa Isabel, Olatxu eta Ollargan ere. Hurbiltasun geografiko eta gizatiarragatik, Buia eta Seberetxera ere iritsiz.

Urria eta azaroa bitartean, Argazkinetak, Campa Ibaizabal plazan izan duen geltokitik, ibilgailura hurbildu diren ehun pertsona baino gehiago hartu ditu; 75 pertsona inguruk testigantzak partekatu dituzte eta digitalizatu beharreko materiala eman dute. Gainera, 540 pertsona inguru hurbildu dira furgonetan bertan jarritako argazkien erakusketara.

Bildutako oroitzapenen artean 1.200 artxibo inguru digitalizatu dira, batez ere argazkiak, baina baita digitalizatu diren bideoak, dokumentuak, prentsa zatiak edo planoak ere, eta horiek Bilboko udal artxiboetan sartu dira.


ARGAZKINETA SHOW

Datorren asteartean, hilak 13 (Artzain Onaren elizan, 19: 00etan), Argazkineta Show ekimenarekin jasotako material horren zati bat partekatzeko unea izango da.

Ekitaldia, elebiduna, Ugaitz Alegria aktoreak aurkeztuko du eta topaketa dibertigarria, parte-hartzailea eta atsegina izango da. Bertan, aurreko hilabeteetan ibilgailura hurbildu ziren guztiek transmititutako argazkiak, bideoak, oroitzapenak eta bizipenak proiektatuko dira.

Beste urte batzuekin alderatuta, azpimarratu behar da, oraingo honetan, emandako materiala batez ere eremu pertsonalekoa dela, oroitzapen partekatu horiei garrantzi berezia emanez, Argazkineta Show giza istorioz betetako hitzordu bihurtuz. Izan ere, entregatutako dokumentu horien protagonistak, batez ere, Abusu – La Peñako bizilagunak dira, eta ez hainbeste bertako kaleetako espazioak eta bazterrak. Gainera, asko bat etorri dira auzoan 83ko uholdeak gertatu aurrekoa eta ondorengoa azpimarratzean.

Argazkineta Show doako sarrera librea izango da, lekua bete arte. Ikuskizuna osorik grabatuko da eta urtarrilean online egongo da eskuragarri Bilbao Kulturaren YouTube kanalaren bidez. Gainera, otsailetik aurrera, Abusuko Udal Liburutegiak bildutako argazki-material ia guztia partekatuko du bertan instalatutako telebista baten bidez.

BILBAO IZAN

Ekimen hau BILBAO IZAN programaren barruan sartzen da. Programa horren izenpean, Udalak Bilboren funtsa osatzen duten zabalkunde-programa guztiak biltzen ditu: ibilbide historikoa, ondarea, jende famatuak utzi duen arrastoa, ondare artistikoa, hiri-egitura, eta auzo bakoitzaren eta kale eta txoko esanguratsuen historia berezia, etab.

BILBAO IZAN Bilbao Izan bertako jendearentzat da batez ere, baina ateak irekita ditu bisitan etorri nahi duen edonorentzat edo arrazoi batengatik edo bestearengatik gure uria hobeto ezagutu nahi duten guztientzat.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Izan erabat konprometituta dago Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bizkaiko hiriburuan balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu; besteak beste, konpromisoa, ahalegina, ilusioa, parte-hartzea, sormena eta, bereziki, nortasuna.

SARE SOZIALAK:

· BILBAO UDALA: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

· BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

· BILBAO IZAN: FACEBOOK | INSTAGRAM

www.bilbaokultura.eus

#BILBAOGABONAK