BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “BIDEBARRIETA ZIENTIFIKOA” ZIKLOAREN HITZORDU BERRI BAT OSPATUKO DU DATORREN ASTEAZKENEAN, HILAK 14, OLATUEN ENERGIARI BURUZKOA

  • Hitzaldia Paula Serras Malillos eskainiko du, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Energia Ingeniaritza Saileko irakaslea, UPV/EHUkoa eta EOLO ikerketa-taldeko kidea.

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2022ko abenduaren 7).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren hitzordu berri bat ospatuko du ABENDUAREN 14AN, ASTEAZKENA, Paula Serras Malilloren eskutik, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Energia Ingeniaritza Saileko irakaslea, UPV/EHUkoa eta EOLO ikerketa-taldeko kidea.

Hitzaldia, “Nola lortzen da energia olatuetatik?” izenburupean, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatua, Bideberrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da, eta 19:00etan hasiko da.

Energiaren gaia azken urteetako eztabaidagai nagusietako bat bilakatu da. Izan ere, beharrizan energetikoei aurre egiteko erronkak energia-iturri ezberdinen inguruko ikerketa bultzatu du. Zabalkunde handiagoa izan duten energia lortzeko beste bide batzuekin alderatuz itsasoko olatuetatik eratorritakoek, agian, oihartzun gutxiago izan dute.

Hala ere, itsaso zabalean zein kostaldean abian jarritako ekimen eta proiektuek agerian utzi dute olatuetatik eratorritako energiak baduela potentziala eta aukera erreala direla energia lortzerako orduan.

Esaterako, kostaldean jarritako teknologia horren adibide agerikoena eta hurbilena Mutrikuko portuan dago kokatua. Bertako olatu-horman eraikitako egiturak ahalbidetu du 16 turbinaz osatutako olatu planta horrek 2011. urtetik gaur arte modu jarraituan martxan egotea, mundu mailan horrela funtzionatzen duen egitura bakarra izanik eta momentura arte 2 gigawatt orduko energia produzituz.

Paula Serras Malillos Paula Serras Malillos Ingeniaritza Kimikoko ikasketak egin zituen Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta, ordutik, ikerketaren hainbat alorretan aritu izan da. Hasieran araztegietako (CEIT Gipuzkoa) hondakin-uretako usainak kentzeko ikerketan aritu zen eta, gerora, energiaren biltegitzerako material arloan egin zuen doktore-tesia (UPV/EHU-ko Leioako FCT/ZTF Kimika Ez-organikoko sailean). Gaur egun EOLO ikerketa disziplina anitzeko ikerketa taldeko kidea da eta bertan, beste gai batzuez gain, Mutrikuko olatu-energia plantako datuak aztertzen ditu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus

#BILBAGABONAK