- Saritutako lana 19:00etan Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian aurkeztuko du egileak.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean Inés Martín Rodrigo izango da ASTEAZKENEAN, HILAK 16. Egileak “Las formas del querer” eleberria aurkeztuko du, Nadal 2022 Saria jaso berri duena.
Inés Martín Rodrigoren “Las formas del querer” liburuan, bizitza bat-batean gelditzen denean oroimena egiteko unea da. Horixe sentitzen du Norayk Carmen eta Tomás aitona-amonen ustekabeko heriotzaren aurrean. Hiletaren ondoren, maitasunak dituen forma guztiak erakutsi zizkiotenen absentziari aurre egiteko gai ez dela, herriko familia-etxean geratzen da, bertan hazi eta zoriontzu izan baitzen.
Hitzetan babesten da han, eta urteak daramatzan nobelari aurre egitea erabaki du: familiaren historia, lehenaldia bateratzeko beldur handiegia duen herrialde batena, gerra zibiletik demokraziaren finkatzera arte. Idazketaren bidez, Norayk bere bizitza posible egin zutenen bizitzak gogoratuko ditu, eta beldur eta mamuekin borrokatuko du nor den jakiteko. Istorio hori Ismaelen, bere bizitzako maitasunaren, eskuetara iritsiko da, berak jakin gabe. Hark, ospitale bateko gelan, kontakizun horren orrialdeak irakurriko ditu, eta amaierak betiko markatuko du bien patua.
Inés Martín Rodrigo (Madril, 1983) kazetaria eta idazlea da. 2008az geroztik, ABC egunkariko Kultura arloan ari da lanean, eta estatuko erreferentziazko kultura-kazetaritzat hartzen da. “Azules son las horas” (2016) fikzio biografikoa, “Una habitación compartida” (2020) idazleei egindako elkarrizketen antologia eta “Giselle” (2020) haurrentzako ipuina, izen bereko baletean oinarritua, idatzi ditu. David Foster Wallace, Virginia Woolf edo Carmen Laforeten lanetarako hitzaurreak idatzi ditu. 2019an, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak (AECID) hautatu zuen “10 de 30” programarako, urtero berrogei urtetik beherako estatuko idazle onenak aintzatesten dituenak.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.
Sarrera doakoa eta librea da leku guztiak bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
SEGURTASUN-NEURRIAK
Bilboko Udalak barrualdean antolatzen dituen jarduera guztietan %60ko muga izango da eta maskararen erabilera nahitaezkoa izango da ekitaldi guztietan.
Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.
SARE SOZIALAK