BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK LIBURUTEGIAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DU OSTEGUNEAN, “PALMERAS EN LA NIEVE” BESTSELLERRAREN EGILEA DEN LUZ GABÁSEKIN TOPAKETA-SOLASALDIA ANTOLATUZ

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Streamingez eskainiko da: www.kulturguneatb.net.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak Liburutegiaren Nazioarteko Eguna ospatuko du URRIAREN 24an, “Palmeras en la nieve” bestsellerraren egilea den Luz Gabás Aragoiko idazlearekin izango duen topaketa-solasaldiarekin. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da –sarrera librea, leku guztiak bete arte– eta kulturan espezializatutako Idoia Jauregi kazetariak moderatuko du.

Luz Gabás 1968an jaio zen Monzónen (Huesca). Bere haurtzaroko eta nerabezaroko unerik hoberenak ere Monzon eta Benasqueko haranaren eta Cerler eta Ekuatore Ginean, Espainiako kolonia izandako herrialdean, dagoen Fernando Poo uhartearen artean igaro zituen. Urtebetez San Luis Obispon (Kalifornia) bizi ondoren, Zaragozan ikasi zuen, eta bertan Ingeles Filologian lizentziatu zen, eta geroago unibertsitate eskolako irakasle titular plaza lortu zuen.

Urte luzez, unibertsitateko irakaskuntzarekin batera itzulpenak egin ditu, artikuluak argitaratu ditu, literaturan eta hizkuntzalaritzan ikertzen aritu da eta kulturarekin, antzerkiarekin eta zine independentearekin erlazionatutako proiektuetan hartu du parte. 2007tik Anciles herrian bizi da, Benasquetik gertu. “Palmeras en la nieve” bere lehen eleberria 2012ko argitalpen arrakastatsuenetakoa izan zen. Benasqueko alkate ere izan zen filologoak aita hil arte itxaron zuen, erabat autobiografikoa ez den arren, familiak izandako bizipen haietan inspiratuta dagoen eleberriari ekiteko.

“Palmeras en la nieve” lanak hamabost edizio baino gehiago izan zituen, hainbat hizkuntzatan argitaratu da, eta pantaila handira ere heldu da. Bigarren eleberria, XVI. mendeko Frantzia eta Espainia bereizten zituzten paisaietan girotzen den “Regreso a tu piel” da. Paisaia horietan “borroka, maitasun eta justizia” istorioa gauzatzen da. BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren hedapena duen gunea da.