EUSKAL ESZENAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN KONPAINIEK EUREN AZKEN LANAK AURKEZTUKO DITUZTE BADEN – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAREN XVIII. EDIZIOAN

Bilboko Udalak antolatu duen jaialdiak Khea Ziaterren, Olatz Gorrotxategiren, Eva Guerreroren, eta Parasite Kolektiboaren azken lanak eta, horrez gain, euskal zirku garaikideko “Lurrak” ikuskizunaren aretorako bertsioaren aurre-estreinaldia, eskainiko ditu aste honetan.

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak-BADek joan den ostegunean jaso zuen oihala Hiriko hainbat eszenatokitan, euskal sorkuntza berriaren eta nazioarteko artisten presentziaren arteko orekari eusten dion programazioarekin. BADen edizio honetan gonbidatuta dauden hogei konpainia inguruen artean, ia erdia Euskadiko eszena garaikidean sortu edo bertan egiten dute euren lana.

Asteburuan Ertza, Sra. Polaroiska edo MUgMUS Laborategia bezalako zenbait konpainia igaro dira BADetik, eta datorren larunbatera arte, ikus-entzuleek Olatz Gorrotxategi, Khea Ziater, Eva Guerrero eta Parasite Kolektiboaren azken lanak eta, horrez gain, euskal zirku garaikideko “Lurrak” ikuskizunaren aretorako bertsioaren aurre-estreinaldia ikusi ahal izango dituzte. Dantza proposamenak, dramaturgia berriak, performancea, antzerki fisikoa edo antzerki dokumentala izango ditugu datozen egunetan BADeko agertokietan.

Olatz Gorrotxategiren “43º13’44”N” piezak, erregimen frankistak hil zituen eta erbesteratu eta inoiz etxera itzuli ez ziren pertsonen bilaketa kontatzen du. Antzerki dokumentala –benetako datuak, irudiak eta bideoak barne hartuz– izenekoaren barruan sartzen den lan horrek biktima guztien bilaketari buruz hitz egingo du, aurkitu nahi den eta aurpegiz eta izenez aldatuz doan pertsona protagonista batean zentratuz. Ez da biktima bakarrean zentratzen, biktima guztietan baizik, gaur egun ere oraindik desagertuta, mendietan eta areketan lurperatuta, dauden 150.000 pertsona anonimo baino gehiago horiek azpimarratuz.
Aurretik 3 urteko lana duen Oroimen Historikoari buruzko antzerki proiektu horrek, Francoren erregimenean desagertutako pertsona guztien bilaketa kontatuko du. Izenburuak, Olatz Gorrotxategi egilearen etxearen beraren koordenatuen parte bat aipatzen du, lanak, egilearen hitzetan, “gure jendea etxera ekartzeaz, orain dauden lekuetatik etxera itzultzen jakin dezaten ogi mamizko bidetxoa egiteaz” hitz egiten duelako. Olatz Gorrotxategi antzerki irakaslea da, antzezle eta dramaturgo izateaz gain, eta ACT Festival izenekoaren ekoizpenean egiten du lan. Pieza gaur, ostegunean eta ostiralean ikusi ahal izango da San Frantziskoko udaltegian, 20:00etan.

Bihar, asteartean, Khea Ziater izango da Alex Gerediagak zuzentzen duen eta María Urcelayk eta Arrate Etxeberriak antzezten duten “Malmó” azken lana BADen barruan aurkeztuko duena. Konpainia 2010ean jaio zen proiektu independente modura. Bere proposamenak hizkera eszenikoaren eta zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan oinarritzen dira, eremu estetikoan eta narratiboan. Berezko sorkuntzalanak, guri gertatzen zaigunaz hitz egiten dutenak, pertsonek pentsatzen dugunaz eta sentitzen dugunaz hitz egiten dutenak. Ikus-entzuleek Pabellón 6an ikusi ahal izango dute “Malmó”, gaueko 21:00etan.

“Hot water” lanari dagokionez, mugimenduak leku handia hartzen duen antzerkiko bakarkako lana da, eta etxeko tresna elektrikoen teknikari bat munstro bilakatzeko prozesua tonu satirikoan kontatzen du. Figura eta sistema autoritarioekin, bidezkoekin eta bidezkoak ez direnekin, dituen topaketak direla eta, gure gizartean munstro baten ekintza gisa ulertzen dena egiten duen pertsona baten bizitza kontatzen du, era ez linealean. Unai Lopez de Armentiak (Parasite Kolektiboa) antzezten duen “Hot Water” lanean, testua, ahotsa, gorputza eta irudia fusionatu egiten dira, ikus-entzulea lekuz aldatzeko, adimenari eta emozioei dagokienez, piezak irauten dituen 50 minutuetan.

ZIRKU GARAIKIDEA
Euskal zigilua duten proposamenen artean, BADen programazioak, Bilboko eta Gasteizko Udalek ekoiztu duten “Lurrak” euskal zirku garaikide ikuskizunaren aretorako bertsioaren aurre-estreinaldia jasoko du, URRIAREN 28an, Campos Antzokian. Adrian Schvarzsteinek zuzendutako ikuskizunaren kaleko bertsioa ekainean estreinatu zen Kaldearten, eta joan den ekainaren 27an Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia – Bilboko Kalealdia inauguratu zuen.

Euskal kulturan sustraitutako zirku garaikide ikuskizun gisa ulertzen den ikuskizun horretan, bost antzezle eta lau musikari izango dira bere dimentsioa eta tipologia direla eta euskal eszena garaikidean aurrekaririk ez duen ikuskizuna eszenaratuko dutenak. Interpretazio taldeko artistak Ortzi Akosta, Gaizka Chamizo, Jade Morin eta Marc Muñozek eta Nuria Puigek osatzen duten bikotea dira. Musikariei dagokienez, Mikel Hernández Urrutia eta Anai Gambra txalapartari nafarrek, Unai Laso Santurtziko trikitilariak eta Roberto Castrok, hori ere santurtziarra, eta alboka, gaita bizkaitarra eta galiziarra, zenbait txirula, harmonika, ukelelea, gitarra eta mandolina, panderoa, kanabera edo tarrañuelak jotzen dituenak, osatzen dute taldea.

Amaitzeko, diziplina anitz lantzen dituen Eva Guerrero artistak “Anotación nº 7 – Anotaciones sobre el miedo” izeneko dantza dokumental pieza aurkeztuko du ostegunean La Fundiciónen (20:30ean). “Anotación Nº 7” bideo-emanaldiak eta zenbait pertsonari egindako elkarrizketak barne hartzen dituen dantza garaikideko ikuskizuna da. Beldurraz dihardu, zelan sentitzen dugun, zer den persona bakoitzarentzat. Mundu guztiak duen zerbait da beldurra, baina bakoitzak bere erara bizi du. Mugez, borrokaz, dena utzi eta ospa egiteko gogoaz mintzo da pieza.

Azken urteotako miaketen ondorioz, objektu-liburu bat idatzi (“Destrucción Mutua Asegurada”), nazioarteko jaialdietan (Brasil, Egipto, Estatu Batuak) eskaini diren dantza-bideoak egin eta dantza-ikuskizunak (kalekoak zein aretokoak) sortzen jarraitu du. Horrez gain, DOOS sortu eta Punto de Fuga bezalako espazioak gestionatu ditu.

INFORMAZIOA: www.badbilbao.eus

PRENTSA BULEGOA
Irma Cerro
944356330 – 628538215
[email protected]