Argazkineta 2020

XX. mendean bizi izan garenok lekuko izan gara, eraldaketa handien, denboraren joanaren eta denboraren joanak dakarrenaren lekuko. Eta, dudarik gabe, badauzkagu etxean argazkiak, diapositibak, bideoak, filmak eta abar, ez oso aspaldiko lekuak, oroitzapenak eta bizipenak erakusten dituztenak. Material hori guztia, zeina batzuetan garrantzirik gabekotzat daukagun, pilatu egiten zaigu gure etxeetako leku ahaztuetan, eta, batzuetan, zaborretarako hautagai sendoa ere izaten da. Oroitzapen horiek galtzea izango litzateke garai bateko historia garrantzitsuak agertzen dituzten dokumentuak galtzea.

Horregatik, bada, proiektu honek abian jartzen du Udalaren Bilbao Izan udal programa: dokumentu horiek eta biltzen dituzten historiak formatu digitalera aldatu nahi ditu, haien bizitza luzatu, eta garai berrietarako birziklatu. Ideia horretatik sortu zen Argazkineta, auzoan ibiliko den furgoneta bat, kasu honetan Elorrietan, San Inazion, Ibarrekolandan eta Sarrikon zehar, oroitzapenak hautatzen eta biltzen. Bildutako material guztia kopiatu eta formatu digitalera eramango dugu.   Biltzearen kontzeptua garrantzitsua da: argazkiak, diapositibak, prentsako ebakinak, bideoak, filmak….bilatzen ditugu, auzoaz mintzatzen den guztia, garai batez mintzatzen zaiguna eta auzoak epe jakin batean izan duen historia elkarrekin eraikitzen lagun dezakeena.