
BILBAO IZAN 2023
Bilbao Izan programaren 2023ko edizioak Gerra Zibila landuko du, izenburu honekin: GERRA ZIBILA BILBON: ATZERA BEGIRA. Parte-hartze bidezko Udal aurrekontuen proiektuaren baitan herritar batek aurkeztutako ekimen bat da. Bere helburu nagusia Gerra Zibilaren eta hark urian izandako ondorioen gaineko memoria historikoa indartzea da.
Hori dela eta, aurtengo edizioan, oinezko doako bisita gidatuak asteartetik domekara izango dira, uriko lau tokitan, Gerra Zibilak Bilbon izandako lau une desberdinetara eramango gaituztenak:
-“1936ko uztailetik abendura, altxamendu militarra eta gero”: bisitak Abandon izango dira, maiatzaren 2tik 28ra.
-“1937ko urtarriletik martxora”: bisitak Santutxun izango dira, ekainaren 1etik 28ra.
-“1937ko apiriletik ekainera”: bisitak Artxandan izango dira, uztailaren 4tik 30era.
-“Gerraostea”: bisitak Zazpi Kaleetan izango dira, irailaren 5etik urriaren 1era.
Gainera, Txio Ta Txio bideo laburrek Gerra Zibilean zehar gure urian gertatutakoari buruzko bizipen edo istorioak kontatzen jarraituko dute udal sare sozialetan, ikusteko eta partekatzeko erraza den formatu batean.
BILBAO BALIOEN HIRIA
Bilbao Izan erabat bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu. https://balioenhiria.bilbao.
