- 2020ko edizio honetan, jardunaldi bat egingo da Bidebarrieta Kulturgunean, ‘Frantzia eta Espainia COVID-19ren aurrean: ikerketaren eta osasun-laguntzaren erronka bikoitza’ izenburupean, irailaren 24an. Jardunaldian bideokonferentzia bat eta gai horretako adituekin solasaldi bat egingo dira. Ekitaldi honetarako gonbidapenak helbide honetan eskura daitezke: www.bilbaokultura.eus.
- Hilaren 25ean eta 26an, ostiralean eta larunbatean, sei tailer antolatu dira, telematikoki egiteko.
- Gainera, bi mahai-inguru egingo dira (ostiralean, hilak 25, eta larunbatean, hilak 26, 19:00etan) COVID 19aren gainean. Presentzialak izango dira, edukiera murriztu baterako. Joaterik ez duenak Bilbao Kulturaren youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango du.
Bilboko Udalak parte hartuko du 2020 honetan ere Ikertzaileen Europako Gauean. Edizio berri hau irailaren 24, 25 eta 26an ospatuko da, eta dibulgazio zientifikoan oinarrituta, bideokonferentzia, tailer eta mahai-inguruen bidez, COVID-19k eragindako efektuetan jarriko du arreta.
Ikertzaileen Europako Gaua aldi berean ospatzen da Europako 350 hiritan baino gehiagotan, ikerketa eta bere protagonistak herritarrei hurbiltzeko, haien lana, gizarteari ekartzen dizkioten onurak eta eguneroko bizitzan duten eragina ezagut ditzaten.