ABANDO – BARRAINKUAKO UDALTEGIAK, “INDARKERIA BIZIKIDETZAN” GAIARI BURUZKO NAZIOARTEKO III. ASKATASUNARTE 2017 SARIKETAN SARITUTAKO LANAK BILTZEN DITUEN ERAKUSKETA JASOKO DU URTARRILAREN 12RA ARTE

Bilboko Udalaren lankidetza duen lehiaketa, pintura, marrazketa, eskultura, argazkigintza, diseinu grafiko eta bideoarte lanetarako zabalik dago. Aurtengo edizioa, gure gizartean ematen diren indarkeriaren adierazpenetan zentratu da.

Abando – Barrainkuako Udaltegiak, Bilboko Udalaren laguntza duen Nazioarteko III. Askatasunarte 2017 Arte Sariketara aurkeztu diren lan hoberenak erakutsiko ditu jendearen aurrean urtarrilaren 12ra arte luzatuko den erakusketan. Erakusketa ostiral honetan, abenduaren 22an, inauguratuko da. “Indarkeria bizikidetzan” izenburua izan duen sariketan, gure bizitzan eta gure gizartean agerian dagoen indarkeriaren adierazpen guztiak landu dira orokorrean.

Askatasunarte, artearen bitartez, askatasunaren oinarrizko eskubidea lantzen duen irabazi asmorik gabeko elkartea da, norbanakoaren eta gizartearen askatasuna. Lehenengo urtean ekimen hori, Bigarren Mundu Gerran Gurseko kontzentrazio esparrua (Frantzia) izandakoari buruzkoa izan zen, eta 2016an errefuxiatuen egoerari buruzkoa. Azken hori, Estatuan, Frantzian eta Alemanian ikusi ahal izan zen pintura, argazkigintza, eskultura eta marrazkigintza hogei lan inguruk osatutako erakusketan irudikatu zen. Sariketako partaideak nazio eta nazioarte mailako artistak izan ziren.

2017. urte honetako gaia indarkeria izan da, zoritxarrez etengabe egunerokotasunean dagoen arazoa. Horrela modu orokorrean eta diziplina anitzekin lantzen dira gure bizitzan eta gure gizartean agertzen diren indarkeriaren adierazpenak, arreta berezia eskainiz genero indarkeriari, baina baita bullying-ari edo eskolako jazarpenari, indarkeria sexualari eta edozein motako indarkeria fisikori, psikologikori, ekonomikori, ideologikori edo erlijiosori.

Bilduma osatzen duten artelanak azken edizioan aurkeztu ziren hoberenak dira. Bertara pintura, marrazkigintza, eskultura, argazkigintza, diseinu grafiko eta bideoarte alorretako lanak aurkeztu ziren. Erakusketa urtarrilaren 12ra arte egongo da zabalik Abando – Barrainkuako Udaltegian.