BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALAREN ESKU DAGOEN BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, MIREN DE MIGUEL SOPRANO, ANTZEZLE ETA SORTZAILEAK ESKAINIKO DUEN AHOTS ABESTUKO IKASTARORAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Prestakuntza otsailean eta martxoan izango da Otxarkoagako Udaltegian. Interesatuta dauden pertsonek [email protected] helbide elektronikoaren bitartez egin dezakete matrikula.

BilbaoEszenak – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, ahots abestuari buruzko monografikorako epea zabaldu du. Euskal eszenan ibilbide luzea duen eta Bartzelonako Sant Pau Unibertsitateko Vocal Coach titulua daukan Miren de Miguel soprano, antzezle eta sortzaileak emango du. Ikastaroa otsaileko eta martxoko larunbat guztietan eskainiko da, Otxarkoagako Udaltegian.

Prestakuntza espezializatu hori, ikasketa programaren parte izan nahi duten antzezleei, dantzariei eta abeslariei dago zuzenduta, profesionalei zein afizionatuei. Jolas berrien, ahots artikulazioen eta pandikulazioen bitartez, partaideek euren ahots bidea aurkitzeko aukera izango dute, modu erabat pertsonalean.

Ikastaroa hiru orduko zortzi saiotan banatuko da, eta saio bakoitzean elementuak, oinarrizko ahots jolasak eta esperientzia fisikoak eta ahotsekoak landuko dira eta konexioak ezarriko dira nazioarteko ahots zentroekin eta hainbat hiritako Master Vocal Coaching irakasleekin eta banako eta talde coaching-ekin, Robert Sussumarekin (New York) edo Javier Prietorekin (Bartzelona), besteak beste. Landuko diren alderdien artean mihia, arnasketa aktiboa, ahots maniobrak edo kantu motak eta ahots kalitateak daude.

Prestakuntza otsaileko eta martxoko larunbatetan eskainiko da, goizeko 11:00etatik 14:00etara, Otxarkoagako Udaltegian. Matrikulak 95 euro balioko ditu, 80 euro euskal Antzezleen Batasuneko – EABko, ADDEko, Bilbaoeszenako eta Artekaleko bazkideentzat. Izena BilbaoEszenaren telefonoaren (944334995) eta helbide elektronikoaren ([email protected]) bitartez egin ahal izango da, izena eta abizenak, harremanetarako telefono zenbakia eta ikastaroa egiteko zergatiak adieraziz, eta ondoren pertsona bakoitzarekin harremanetan jarriko dira, ordainketa gauzatzeko eta plaza baieztatzeko.

INFORMAZIOA:

BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]