SAMUEL DIZ GITARRA JOLE ETA IKERLARIAK, “IMPRESIONES Y PAISAJES, COMO EL PRIMER LIBRO DE LORCA” BERE AZKEN LANEAN OINARRITUTAKO KONTZERTUA ESKAINIKO DU ASTELEHENEAN BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN

  • “La guitarra en la Generación del 27. Motivaciones de Lorca” izenburua daraman saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da –sarrera librea leku guztiak bete arte– eta Fallaren, Bacarisseren edo Rosita García Ascoten piezak jasoko ditu.

Bidebarrieta Kulturguneak Samuel Diz gitarra jole galiziarraren errezitaldia jasoko du astelehenean. 27ko Belaunaldian gitarraren inguruko ikerketari, berreskuratzeari eta ezagutzari buruz egin duen lana jasotzen duen “Impresiones y paisajes, como el primer libro de Lorca” azken diskoan oinarritutako errepertorioa eskainiko du.

Herrikoia eta jakintsua denaren, oinarri eta izaki abstraktua den folklorean oinarrituta musika berriztatu zuen ondare intelektualaren eta artistikoaren, topaleku gisa Federico García Lorca hartzen duten konposizioen arragoa da. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

Diskoan, Manuel de Falla, Rosita García Ascot, Salvador Bacarisse edo Rodolfo Halffter bezalako egileek gitarrarako idatzitako lanak eta ikerketa lanean lortu dituen eta orain arte argitaratu gabe egon diren zenbait pieza daude. Izan ere, lan honen bitartez, gitarra joleak 27ko Belaunaldian musikak bete zuen leku ezezaguna eta argitaratu gabea ezagutarazi nahi du.

Samuel Diz gitarra jole eta ikerlaria 2009an graduatu zen Sevillako Manuel Castillo Musika Goi Kontserbatorioan. Bere prestakuntza artistikoa Alen Garagic eta Daekun Jang gitarra joleekin zabaldu zuen, eta baita José Luis Rodrigok Konpostelako Musika ikastaroetan emandako maisu klaseekin ere. Ikastaro horietan Andrés Segovia-J.M. Ruiz Morales Saria lortu zuen, musika espainiarraren interpretazioari esker.

Europako, Ameriketako eta Afrikako hainbat herrialdetan aritu da, eta azpimarragarriak dira Yaleko Unibertsitatean (EEBB) eta University College Cork izenekoan (Irlanda), Zimbabweko Harare International Festival of the Artsean eta Juan March Fundazioan eta Kataluniako Musika Palauan izandako emanaldiak. Azken horretan Kritikaren Saria jaso zuen.

Samuel Dizek 27ko Belaunaldiarekin duen harremana 2011n hasi zen, Jesús Bal y Gayk (1905-1993) gitarrarako idatzi zuen eta ordura arte ezezaguna zen Pastoralaren erabateko estreinaldiarekin. Lan horri, Regino Sainz de la Mazaren Scherzo argitaratu gabea gehitu zitzaion, eta baita Salvador Bacarisseren Atardecer de Juan José Mantecón y Lía (Heraldos) – Pavana lanaren berreskuratze historikoa ere. Lan horiek azken disko horretan daude grabatuta.

Ayudas Creación Joven INJUVE 2014 programaren laguntzarekin, Samuel Dizek “Impresiones y paisajes, como el primer libro de Lorca” (Poliédrica 2015) lana argitaratu zuen, 1920ko eta 1930eko hamarkadetako gitarraren inguruko lau urteko ikerketa lana.

KONTZERTUAREN PROGRAMA

Hommage a Claude Debussy

Manuel de Falla (1876–1946)

Lía (Heraldos) – Pavana

Salvador Bacarisse (1898–1963)

Danza del molinero (El sombrero de tres picos)

Manuel de Falla

Atardecer

Juan José Mantecón (1895–1964)

Española

Rosita García Ascot (1902–2002)

For whom the bell tolls

Robert Gerhard (1896–1970)

Invernal

Fernando Buide del Real (n.1980)

En el Café de Chinitas – Los cuatro muleros

Anda Jaleo – La tarara – Las tres hojas

Canciones populares españolas recogidas por Federico García Lorca (1898–1936)