ZINEBIK “THE MULBERRY HOUSE” ESKAINIKO DU OSTEGUNEAN ‘HILEKO DOKUMENTALA’ ZIKLOAREN BARRUAN, SARA ISHAQ ZUZENDARIAK YEMENGO, BERE JAIOTERRIKO, GATAZKARI ESKAINITAKO BEGIRADA INTIMOA ETA SAKONA

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, gaztelaniazko azpi-tituludun arabierazko bertsioan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.

HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIK, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Sara Ishad Yemengo zinegileak zuzendutako The Mulberry House (2013. 64 minutu.) filma eskainiko du OSTEGUN honetan, urriaren 29an. Ohikoa denez, emanaldia Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.

Yemen, mundu arabiar osoa hartu duten eta biztanleek euren ordezkari politikoen aurrean duten haserrea erakusten duten gizarte altxamenduen eszenatoki izan da. Egoerak gerra zibil beldurgarria eragin du. Yemen da Sara Ishaq zuzendaria jaio zen eta 17 urterekin amarekin Eskoziara bizitzera joan arte bizi izan zen herrialdea.

Hamar urte geroago, 2011n, Sara Yemenera itzuli zen, beste pertsona bat bilakatuta, kamera bat eskuan eta bere sustraiak berriro aurkitzeko xedez. Familiako istorio intimo horren erdian, azken urteotako fenomeno soziopolitiko garrantzitsuenetako bat hasi zen: udaberri arabiarrak. Sararen familiak parte hartze aktiboa izan zuen Saleh presidentea kargutik kentzea eta emakumeentzat eskubidea eta askatasun gehiago eskatzen zuten lehenengo manifestazioetan.

Horrela, klase ertaineko familia baten erretratu intimo eta sentikor gisa hasten den dokumentala, 2011n Yemenen izandako altxamendu demokratikoei buruzko testigantza bilakatu da. Eta, aldi berean, Ali Abdullah Saleh erregimen autoritarioaren errepresioaren erakusgai ere bilakatuko da.

Sara Ishaq Yemenen jaio zen 1984an. Edinburgh College of Art izenekoan ikasi zuen zinea. BBC-k Ekialde Ertainean egindako zenbait ekoizpen lanetan hartu du parte. Bere lehenengo film labur dokumentala, Karama Has No Walls (2012), BAFTA New Talent Award sarietarako izendatuta egon zen, eta hainbat sari irabazi zituen nazioarte mailan. The Mulberry House bere lehenengo film luzea da.

ZINEBIk Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak jarraipena emango dio urte osoko programazioari ‘HILEKO DOKUMENTALA’ deritzon zikloaren bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute. Horrela, Parallel40 banaketa-etxearen eskutik, Multicine aretoek, zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen dituzte.

TRAILERRA: https://www.youtube.com/watch?v=SsU40PC4BsE