Saioa Multicine 7 aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, eta ingelesezko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.
‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk bere programazioari urte osoan zehar jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Fred Peabodyk zuzendu eta Oliver Stonek ekoiztu duen eta kazetaritza zintzoa eta independentea berreskuratzeko beharra aldarrikatzen duen “Gobernu guztiek gezurrak esaten dituzte” (“All Governments Lie”) (Kanada, 2016. 90´) filma eskainiko du OSTEGUN honetan, EKAINAREN 29an.
Emanaldia Multicine 7. aretoan izango da –sarrerak 3,70 euro balioko ditu–, eta ingelesezko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpi-tituluekin.
60ko hamarkadan, I.F. Stone kazetari estatubatuarraren asteko zutabeak garai bat markatu zuen, gobernuaren ustelkeria eta gezurrak agerian utziz, informazio egiazkoaren, kontrastatuaren eta independentearen bitartez. Gaur egun komunikabide gehienak, gobernuaren eta korporazioen interesen esku dauden inperio mediatiko handien parte dira. Ondorioz, I.F. Stoneren figura errebindikatzea beharrezkoa dela dirudi.
Filmaren protagonistek, Estatu Batuetako medio independenteetako ikerketa kazetari olatu berriak, haren legatua berreskuratu dute eta aurpegia ematen dute, interferentzietatik libre egongo den informazio kontrastatua eta zintzoa jasotzeko herritarrek duten eskubidea defendatzeko. “Gobernu guztiek gezurrak esaten dituzte” filmak aurpegia jarri eta ahotsa ematen die oso kasu arantzatsuen atzean dauden izenei: Snowden kasua, Mexikoko mugako hilobi komunak edo pertsonen intimitate eskubidearen bortxaketa. Euren lekukotza ematen dutenen artean Glenn Greenwald, Jeremy Scahill, Amy Goodman edo Michael Moore daude, besteak beste.
Fred Peabody zuzendaria eta kazetaria da, eta 1989an Emmy sari bat irabazi zuen, telebistarako egin zuen film batengatik. Zazpi urtez CBCko, Kanadako telebista publikoko The Fifth Estate ikerketa programa txalotuaren zuzendaria izan zen. 2003an, gazteen arteko elikadura arazoei buruz PBS kateak eman zuen “Perfect Illusions” dokumentalaren ekoizlea izan zen.
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, jarraipena ematen dio urte osoan bere programazioari ‘HILEKO DOKUMENTALA’ deritzon zikloaren bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute. Horrela, Parallel40 banaketa-etxearen eskutik, Multicine aretoek, zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen dituzte.
“Gobernu guztiek gezurrak esaten dituzte” TRAILERRA: https://www.youtube.com/watch?v=JBuP55RaSiY