ANTONIO RESINESEK “PA´HABERNOS MATAO. MEMORIAS DE UN CALVO” LIBURU AUTOBIOGRAFIKOA AURKEZTUKO DU ASTEAZKEN HONETAN BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera librea izango du leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Antonio Resines antzezle ezagunaren “Pa´habernos matao. Memorias de un calvo” (Ed. Aguilar) liburu autobiografikoaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazkenean, EKAINAREN 28an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Liburua egiteko orduan Ana Pérez-Lorente bikotekidearen laguntza izan du. Ekitaldia Javier Ikazek eta Jorge Díazek –Yo fui a EGB– aurkeztuko dute eta streamingez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

“Pa’ habernos matao” lanean, antzezle ezagunak bere bizitza eta bere filmak gogorarazten ditu eta, aldi berean, ibilbide atsegin eta maitekorra egiten du gure herrialdearen azken urteetako historiatik. Anekdotaz betetako liburua –batzuk dibertigarriak, beste batzuk kaustikoak eta beste hainbat oso esanguratsuak–. Liburuaren orrialdeetatik pertsonaia ezagun asko igarotzen dira, Fernando Trueba, José Luis Cuerda, Jorge Sanz, Verónica Forqué edo Fernando Colomo, besteak beste, eta azken hamarkadetako funtsezko uneak ere aurkituko ditugu. Irakurleek, umore bikaina duen eta adiskideen laguntzaz asko gozatzen duen gizona ezagutzeko aukera ere izango dute.

Liburuak koadernotxo bat dauka barruan, eta bertan hainbat argazki daude, errodajeetakoak, familiakoak eta baita ospitaletatik izan dituen igarotzeen osasun ziurtagiriak ere. Hori da Truebak “Traumatologia eskuliburu” ibiltaria izendatu duen gizonaren beste ezaugarri bat, bere bizitza osoan etengabe apurtu baititu hezurrak. 1978an zinean hasi zenetik ia berrogei urte igaro dira, eta 139 paper egin ditu hainbat film luze, film labur eta telesaiotan. Liburu barruan horiei buruzko gidak ere badaude.

Antonio Resines (Torrelavega, 1958). Hirurogeita hamarreko hamarkadan garai hartan «Preu» izenez ezagutzen zen Unibertsitate aurreko Ikasturtea gainditu ondoren, ikasketak hasi zituen Madrilen, Zuzenbidea lehenengo, eta Kazetaritza ondoren. Garai horretan hasi zen antzezten, kasualitatez. Garai hartan inork ez zuen pentsatuko bere belaunaldiko antzezle ezagunenetakoa bilakatuko zenik. Izan ere, ehun film baino gehiago egin ditu, sari garrantzitsuak jaso ditu, gizonezko antzezle hoberenaren Goya saria, besteak beste, eta Academia de las Artes y las Ciencias Cinematográficas izenekoaren presidente izan da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.