Saioa Multicine 7 aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, eta ingelesezko eta inuktitutezko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.
HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk bere programazioari urte osoan zehar jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Alethea Arnaquq-Barilek zuzendutako “Angry Inuk” (“Inuit haserretua”), (Kanada, 2016. 85´), filma eskainiko du OSTEGUN honetan, irailaren 28an. Istorioak ahotsa ematen dio inuit herriari, bere bizitzeko estilo berezia inguratzen duten kultur aurreiritzien aurrean defendatzeko, herriaren biziraupenerako ezinbestekoa den foken ehizari dagokionez, batez ere.
Emanaldia Multicine 7. aretoan izango da –sarrerak 3,70 euro balioko ditu–, eta ingelesezko eta inuktitutezko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpi-tituluekin.
Fokak, animalien eskubideen aldeko aktibismoaren sinbolo nagusietakoa dira. Gezurra badirudi ere, fokak desagertzeko arriskuan daudela eta ez daudela dioten informazio kontraesankorrak daude. Dena den, animalia gozo eta samur irudia marketin elementu gisa erabili izan da kanpaina ekologista handietan, inuit herriaren oinarrizko elikagaia eta ekonomiaren oinarrietako bat dela ahaztuz. Inuit herria, Kanada iparraldeko, Alaskako eta Groenlandiako tundratan bizi den herri indigena da.
Erakunde ekologista nagusiek mundu osoan fokak hiltzea saihesteko aurrera daramaten borroka zaratatsuak zalantzak sortu ditu komunitate horren bizitzeko moduaren inguruan. Inuit herriak, berez herri isila denez, ez du inoiz ahotsik izan eztabaida publiko horretan. Inuit herriak aldarrikatzen duena argi dago: foka azalaren eta haragiaren inguruko ekonomia jasangarria da beraiek bizi diren planetaren gunea salbatzeko modu bakarra; gune aberatsa da mineraletan, eta oso erakargarria nazioarteko petrolio eta gas konpainia handientzat.
Horrela, ehiztariei, familiei eta langileei ahotsa emateko, Alethea Arnaquq-Baril zuzendari inuitak Nunavit lurraldera, Kanadako handienera, Kimmut udalerrira, hain zuzen ere, jarraitu du bere herria. Bertan, fokaren ehiza ezinbestekoa da herriaren biziraupenerako. Filmak Ikus-entzuleen Saria jaso zuen Kanadako Hot Docs ospetsuan.
Alethea Arnaquq-Baril Kanadako Artikoko zuzendaria da. Bere lana inuit kulturaren inguruan egituratzen da, eta kultura hori errebindikatzen zentratzen da. “Tunniit: Retracing the Lines of Inuit Tattoos” dokumental saritua, “Inuit High Kick” film labur hipnotikoa eta animazio film labur bi zuzendu ditu. Ekoizle betearazle gisa aritu da John Walkerren “Arctic Defenders” dokumentalean eta Barry Greenwalden “Experimental Eskimos” lanean, eta bi lan horien ekoizleetako bat izan da. Orain denbora gutxi, Aviliaq: Entwined lana zuzendu du, Embargo Project izenekoaren barruan.
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, jarraipena ematen dio urte osoan bere programazioari ‘HILEKO DOKUMENTALA’ deritzon zikloaren bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute. Horrela, Parallel40 banaketa-etxearen eskutik, Multicine aretoek, zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen dituzte.
“Angry Inuk” TRAILERRA: https://www.youtube.com/watch?v=_Ouimw1VW7M