ZABALDU DA BILBOKO ZINE DOKUMENTAL ETA LABURMETRAIA NAZIOARTEKO ZINEMALDIAREN – ZINEBIREN HURRENGO EDIZIORAKO LANAK AURKEZTEKO EPEA. ZINEMALDIA AZAROAREN 18TIK 25ERA OSPATUKO DA

Laburmetraiak eta dokumentalak ABUZTUAREN 1era arte bidali ahal izango dira.

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren – ZINEBIren 58. edizioa martxan dago jada. ABUZTUAREN 1era arte zabalik dago, azaroaren 18tik 25era ospatuko den hurrengo edizioan parte hartu nahi duten fikziozko animaziozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea.

Lehiaketara aurkeztuko diren lanek 45 minutuko iraupena izango dute gehienez ere, baina ez da hori zinemaldian parte hartu ahal izateko baldintza bakarra. Proiektuak 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan beharko dira. Izen ematea ekoizleek edo beraien lege ordezkariek egin beharko dituzte MoviBeta eta Festhome plataformen eta ZINEBIren www.zinebi.eus webgunearen bitartez.

Bilboko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (ICAA) laguntzarekin antolatzen du ZINEBI. Zimenaldiaren zuzendaritzak izendatutako nazioarteko epaimahaiak honako sari hauek banatuko ditu:

Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia (7.000 euro)
Euskal Zinearen Sari Nagusia (5.500 euro)
Zine Espainiarraren Sari Nagusia (5.500 euro)
Latinoamerikako Film Hoberenaren Sari Nagusia (4.000 euro)
Fikziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro)
Fikziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro)
Dokumentalari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro)
Dokumentalari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro)
Animaziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia (4.000 euro)
Animaziozko lanari emandako Zilarrezko Mikeldia (3.000 euro)

Informazio gehiago hemen: www.zinebi.eus