XOEL LÓPEZ KANTAUTORE GALIZIARRAK KONTZERTUA ESKAINIKO DU LARUNBAT HONETAN BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN, BILBAOPOESIA LITERARTUR JAIALDIAREN XX. EDIZIOAREN BARRUAN

“Sueños y pan” bere lanaren aurkezpen kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da, eta sarrerak (10 euro) salgai daude jada Power Recordsen eta www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean

 

Bidebarrietako Liburutegiaren barruan dagoen Bidebarrieta Kulturguneak Bilbok poesiarekin duen urteroko topaketa handia jasotzen du egun hauetan: Bilboko Udalak antolatzen duen eta aurten hogeigarren ediziora heldu den BILBAOPOESIA jaialdia. Ohikoa denez, musikak ere presentzia azpimarragarria izango du, oraingo honetan, larunbatean, martxoaren 9an, 20:00etatik aurrera, “Sueños y pan” bere azken laneko kantak jasoko dituen kontzertua eskainiko duen Coruñako Xoel López kantautorearekin.

“Sueños y Pan” lanean, artista soinu berriez kargatuta dator, akople eta letra finenen bilaketa nekaezineko musika karrera luzean zehar bildutako soinuak. Bere musika modu librean mugitzen da pop-rock alternatiboaren, folk klasikoaren, folklore panamerikarraren, hirurogeita hamarreko hamarkadako soinuen, gitarra espainiarren eta elektrikoaren… artean, ia bost zentzumenetako bakoitzarekin goza daitekeen nahasketa bikaina.

“Sueños y Pan” kantautore galiziarrak bakarka egindako hirugarren diskoa da. Xoel Lópezentzat, ametsek norberak izan nahi duen guztia biltzen dute: idealak, abenturak, artea eta misterioa. Ogiak, bere aldetik gauza lurtarrak irudikatzen ditu: janaria, etxea, eguneroko jarduna eta lana; oinak lurrean izaten behartzen duten beharrak. Baina, “Sueños y Pan” lanean, justu kontrakoari abesten dio. Ogia erreibindikatzen du, amets egiteko eta beste espazio hori eraikitzeko. Berak eta beste guztiek. Beti ere argi izanda non hasten den guztia.

Xoel López eszena iberoamerikar independenteko artista esanguratsuenetakoa da. Disko berria sorkuntza askatasun ariketa eta, aldi berean, kapitulu ia biografikoa da. Larunbat honetan Bilbora helduko da, “Sueños y Pan” birako kontzertu batean. Bertan, bere azken lanak aurkeztuko ditu, ‘Jaguar’, ‘Cometa’ edo ‘Lodo’, baina bere aurreko abestiak ere eskainiko ditu. Sarrerak (10 euro) salgai daude jada Power Recordsen eta www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunearen bitartez.

AGENDA

MARTXOAK 9
20:00 Bidebarrietako Liburutegia
Xoel López kontzertuan.
“Sueños y pan”
Sarrera: 10 euro.
Salgai Power Recordsen eta webgune honen bitartez:
www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea
+ INFO: www.bilbaokultura.eus (Sekzioa: Bidebarrieta Kulturgunea) edo 010 telefono zenbakian.