Topaketa Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek antolatu du, bere 25. Edizioa dela eta antolatu dituen aurretiazko jarduera berezien barruan.
TAN CERCA 2019 Jardunaldi Profesionala: Ikus-entzunezkoen sektorea etorkizuneko erronken aurrean izenburua daraman foroan parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa izango da plaza erreserbatzea. Informazio osoa eta inskripzioak esteka honen bitartez
BilbaoArte Fundazioak ikus-entzunezkoen sektoreko kultur eragileentzako jardunaldi profesionala jasoko du martxoaren 28an, Bilbok, Santanderrek eta Gijonek parte hartzen duten kultur lankidetzarako “Tan Cerca” akordioaren bitartez. Foroa, maiatzaren 2tik 11ra bere 25. edizioa ospatuko duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek antolatu du.
Bilbok, Santanderrek eta Gijonek “Tan Cerca” izeneko lankidetza hitzarmena dute, elkarren artean proiektu eta jarduera kulturalak sustatzeko. Azken urteetan kultur eragileek, kultur jardueraren egungo egoerari eta etorkizuneko erronkei buruzko ideiak trukatzeko eta eztabaidak sortzeko bilerak egin dituzte txandaka hiru hirietan.
Oraingo honetan, BilbaoArteko instalazioek hiru hirietako ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalei zuzendutako topaketa teknikoa jasoko dute. TAN CERCA 2019 Jardunaldi Profesionala: Ikus-entzunezkoen sektorea etorkizuneko erronken aurrean izenburua daraman foroan parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa izango da aurretik izena ematea esteka honen bitartez.
Topaketa goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldera arte luzatuko da. Bertan industriako, filmoteketako, jaialdietako eta film commissions-etako ordezkariek, sektoreak aurrean dituen alderdiei eta erronkei buruz hitz egin eta eztabaidatuko dute. Egunean zehar, hainbat mahainguru egiteaz gain, euren jaialdia, enpresa, elkartea edo ikus-entzunezko proiektua aurkeztu gura duten profesionalek, jardunaldira hurbildutako guztien aurrean aurkezteko lekua eta aukera ere izango dute.
Foroetako partaideen artean hauek egongo dira, beste batzuen artean: Alejandro Díaz Castaño FICXixón-eko zuzendaria, Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendaria, Víctor Lamadrid Cantabria Film Commission-eko koordinatzailea, Agustín Atxa Bizkaia Film Commission-ekoa, eta baita zine programatzaileak, filmoteketako arduradunak eta ikus-entzunezko industriaren maila guztiekin erlazionatutako elkarteak ere.