Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria Carolina Markowicz eta Fernanda Salloum zinegileen “Edificio Tatuapé Mahal” lanak jaso du; Euskal Film Labur Hoberenaren Saria George Todriaren “Lost Village” lanari eman zaio. Zinemaldiko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur Hoberena Óscar Bernàcerren “Apolo 81” filma izan da.
Zinemaldiaren Sari Banaketa Ekitaldia GAUR ARRATSALDEAN izango da, 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan. Bertan, FRANTROBIA Saria jasoko duen Can Evrenol zinegile turkiarraren “BASKIN” lanaren emanaldi berezia eskainiko da.
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen XXII. edizioko Epaimahaiak, Fiona O’Shaughnessy antzezleak, Laurence R. Harvey antzezleak eta José María Clemente kazetari eta Movistar+-eko programa zuzendariak osatutakoak, Valentín J. Diment zinegile argentinarraren “El eslabón podrido”, (Argentina, 2015) film luzeari eman dio Film Hoberenaren FANT 2016 Saria. Filma ostegunean, MAIATZAREN 19an, arratsaldeko 20:00etan, eskainiko da berriro Golem-Alhóndiga zine aretoetako 1. aretoan (4 euro).
FANTeko epaimahaiak film hori aukeratu du, eta honela deskribatu du: “ehundura asko dituen landa guneko fabula, Argentina sakoneko herrixka bateko eguneroko bizitzako alderdi bitxienak baina aldi berean bikainenak kontatzen dituena”. Protagonistak bizi dituzten gertakariak direla eta, azkenean gizartea apurtu egingo da eta, ondorioz, “antzezpen zorrotzek eta zuzendariak bat-batean tonu batetik erabat desberdina eta zitala den beste tonu batera igarotzeko duen gaitasunaren ondorioz El Eslabón podrido esperientzia ahaztezina bilakatzen da”:
Diment beraren, Sebastián Cortésen eta Martín Bloussonen gidoia duen fabula tragiko horrek, mundu mailan oso garrantzitsua den eta duela denbora gutxi arte Argentinan bat ere garrantzirik ez zuen generoan zine argentinarra bere lekua aurkitzen ari dela baieztatzen du. Errealismo magikoa eta mendeku istorioa eskutik doaz ekoizpen lan berezi horretan.
Film laburren atalean, epaimahaiak, animazioa eta fikzioa nahasten dituen eta pertsonaiak plastilinazko iruditxoak diren Carolina Markowiczen eta Fernanda Salloumen “Edificio Tatuapé Mahal” (Brasil, 2014, 10’) lanari eman dio Film Labur Hoberenaren saria. Epaimahaiak azpimarratu duenez, “aldi berean modu basatian bitxia den familiako munduan murgiltzen gaitu, nortasuna, aldakortasuna eta existentzialismoa bezalako kontzeptuak nahastuz, ia umeena dirudien xumetasunaren bitartez”.
Epaimahaiko kideen iritziz, Euskal Film Labur Hoberena George Todriaren “Lost Village” (2015, 15 min) fikziozko lana izan da. Honela deskribatu dute: “ikus-entzulea, emozioak astintzen dituen ondorio suntsitzailea sortzeko nahita egituratutako bere premisan sartzen duen zineko poema”.
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANT 22ren aurtengo edizioko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur hoberena Óscar Bernàcerren 12 minutuko “Apolo 81” (Espainia, 2015) fikzioa izan da.
SARI BERRIAK
Berrikuntza gisa, zinemaldiaren edizio honetan, dirurik emango ez duten ohorezko bi sari berri banatu zaizkie Panorama Fantastikoa sekzioko generoko Film Luze Hoberenari eta Film Labur hoberenari. Sari horiek banatu dituen epaimahaia, Norma Vila (Bilbo, 1983) argazki zuzendariak, Miguel A. Refoyo (Salamanca, 1975) kritikari eta gidoilariak eta Howard Gorman itzultzaile eta zine kazetari ingelesak, osatu dute. Hiru horiek izan dira, baita ere, Movistar+-en babesa duen telefono mugikorrez grabatutako film laburren lehiaketako lan hoberenak aukeratu dituztenak.
Horrela, Panorama sekzioko Film Luze Hoberenaren saria André Cruzen “L’altra frontera” (Espainia/Lituania 2014) lanak eraman du, eta film laburren atalean, Gigi Saúl Guerreroren “Madre de Dios” (Kanada, 2015) lanak. Phone Fantastikoa Film Labur hoberenaren saria Aritz ETren “Latas” lanak irabazi du.
Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldiaren Sari Banaketa Ekitaldia GAUR ARRATSALDEAN izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan. Bertan, fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den figurari ematen zaion FRANTROBIA Saria jasoko duen Can Evrenol zinegile turkiarraren “BASKIN” lanaren emanaldi berezia eskainiko da. Lluis Quilezen “Graffiti” film laburra ere emango da.
ERANSKINA: FANT 2016KO SARIAK
FANT 22KO FILM LUZE IRABAZLEA
“El eslabón podrido”, (Argentina, 2015), Valentín J. Diment.
FANT LABURREAN SARIA
Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria:
“Edificio Tatuapé Mahal” (Brasil, 2014, 10’), Carolina Markowicz eta Fernanda Salloum.
Euskal Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria:
“Lost Village” (2015, 15 min), George Todria.
Film Labur Hoberenaren ikus-entzuleen saria:
“Apolo 81” (Espainia, 2015), Óscar Bernàcer.
SEKZIO OFIZIALEKO GIDOI HOBERENAREN SARIA
(EUSKAL GIDOILARIEN ELKARTEAK EMANDAKOA)
“Lovemilla”, Teemu Nikki (Finlandia, 2015).
SEKZIO OFIZIALEKO ZUZENDARITZA BERRITZAILEENAREN SARIA
(FAS ZINE KLUBAK EMANDAKOA)
“High Rise”, Ben Wheatley (UK, 2015)
FANTROBIA 2016 SARIA
Can Evrenol. Zine zuzendaria
PANORAMA SEKZIOKO FILM LUZE HOBERENAREN SARIA
“L’altra frontera”, André Cruz (Espainia/Lituania 2014).
PANORAMA SEKZIOKO FILM LABUR HOBERENAREN SARIA
“Madre de Dios”, Gigi Saúl Guerrero (Kanada, 2015).
PHONE FANTASTIKOA SEKZIOKO FILM LABUR HOBERENAREN SARIA
“Latas”, Aritz ET.
BIDEOAK ETA ARGAZKIAK:
https://www.dropbox.com/sh/cus58e2ccup1t8i/AAD5i8odrnrEP-SgsSUkeEqZa?dl=0
PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]