BILBOKO ETA GASTEIZKO UDALEK EKOIZTU DUTEN “LURRAK” EUSKAL ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUNA EKAINEAN ESTREINATUKO DA, KALEKO BERTSIOAN, KALEKO ARTEEN KALDEARTE ETA BILBOKO KALEALDIA JAIALDIEN BARRUAN

Formatu handiko ekoizpen lan horrek zirkuko zenbait arte diziplinatan espezializatutako bost antzezle eta musika tresna tradizionaletan adituak diren lau musikari ditu.

“Lurrak” ikuskizuna Adrian Schvarzstein clown eta zirku eta antzerki zuzendari ezagunak zuzentzen du, eta ekainaren 10ean ikusi ahal izango da Gasteizen eta ekainaren 27an Bilbon.

Bilboko eta Gasteizko Udalek, hiri horietako kaleko antzerki jaialdien bitartez ekoiztu duten eta Adrian Schvarzstein clown eta zirku eta antzerki zuzendari ezagunak zuzentzen duen “Lurrak” euskal zirku garaikide ikuskizuna bere amaierako fasean sartzen da, datorren EKAINEAN, KaldeArte Kaleko Artearen Nazioarteko Erakustaldian eta Bilboko Kalealdia Nazioarteko Kaleko Antzerki eta Arte Jaialdian jende aurrean estreinatu aurretik. Estreinaldiak Ekainaren 10ean eta 27an izango dira, hurrenez hurren, eta kasu bietan, Euskadi mailan kaleko arte eszenikoen erreferentziazko bi hitzorduak inauguratuko dituen ikuskizuna izango da.

Ikuskizuna gaur goizean aurkeztu da, eta aurkezpenean Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura Zinegotziak, Iñaki Prusilla Gasteizko Udaleko Kultura zinegotziak eta Adrian Schvarzstein “Lurrak” ikuskizunaren zuzendariak hartu dute parte.

2015eko otsailean, zirkuko diziplina anitzeko artistak, zirkuko teknika bat baino gehiago menderatzen dituztenak, eta euskal soinuetan espezialista diren, musika tresna tradizionalak eta modernoak jotzen dituzten, eta ikuskizunaren beharrak kontuan izanda musika konposatzeko eta idazteko gai diren musikariak behar dituen ikuskizunerako castinga egin zen Bilbon eta Gasteizen.

Horren emaitza, 5 antzezlek eta 4 musikarik osatutako taldea da. Horiek izango dira euskal eszena garaikidean, dimentsioa eta tipologia kontuan izanda aurrekaririk ez duen ikuskizuna eszena gainean jarriko dutenak. Izan ere, formatu handiko ekoizpen lana da, muntaketa teknikoa eta, batez ere, ikuskizunean parte hartzen duen profesional kopurua kontuan izanda.

Orain arte hiru arte egoitza egin dira, kaleko bertsiorako entseguetan zentratuta, Bilbon eta Gasteizen eta Luhuson (Iparralde). Zuzeneko musika duen eta euskal kulturan sustraitutako zirku garaikide ikuskizun gisa ulertuta dagoen “Lurrak” lanaren kaleko bertsioa datorren ekainean estreinatuko da, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen jaialdian –EKAINAREN 27an– eta Gasteizko Kaldearten –EKAINAREN 10ean–, baina aretoko bertsio bat ere izango du. Bertsio hori azaroan aurkeztuko da, Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdian. Aurretik, aurre-estreinaldia izango du BADen, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdian.

Bilboko eta Gasteizko Udalek, KaldeArte eta Bilboko Kalealdia jaialdien bitartez ikuskizun hori bultzatuz eta ekoiztuz izan duten azken helburua, gure kulturan sustraituta dagoen eta, bere kalitatea, ikusgarritasuna eta edukia direla eta Estatuko gainerako lekuetara, Europara eta beste herrialde batzuetara eramateko modukoa den ikuskizun propioa ekoiztea zen, zirkuko diziplinetan eta kaleko arte eszenikoetan espezializatuta dauden euskal artisten lan bikaina erakutsiz.

INTERPRETAZIO TALDEA
Interpretazio taldeko artistak Ortzi Akosta, Izaskun Agirresarobe, Gaizka Chamizo eta Marc Muñozek eta Nuria Puigek osatzen duten bikotea dira. Ortzi Akosta gasteiztarra Uztaietako Espainiako txapeldun izan zen lau aldiz, eta 1.500 ikuskizun baino gehiago egin ditu Cirque du Soleil ezagunarekin. Izaskun Agirresarobe mundakarrari dagokionez, 2004an hasi zuen prestakuntza zirkuaren, antzerkiaren, clownaren eta gorputz adierazpenaren eremuetan, eta alor horietan aritzen da batez ere bere lan artistikoan.

Gaizka Chamizori dagokionez, antzerkiko antzezle, pailazo eta clowna ere bada, baina bere espezialitate nagusia akrobazia da. Marc Muñozek eta Nuria Puigek osatutako bikote katalanak, baskulan espezializatutako bikote akrobatikoa osatzen dute, eskutik-eskurako orekak eginez. Horrez gain, musika trebeziak ere badituzte, klarinetea, saxofoia, kontzertina eta zerrotea jotzen dituzte, eta euren ikuskizunetan erabiltzen dituzte.

Musikariei dagokienez, Mikel Hernández Urrutia eta Anai Gambra txalapartari nafarrek, Unai Laso Santurtziko trikitilariak eta Roberto Castro, hori ere santurtziarra, eta alboka, gaita bizkaitarra eta galiziarra, zenbait txirula, harmonika, ukelelea, gitarra eta mandolina, panderoa, kanabera edo tarrañuelak jotzen dituenak, osatzen dute taldea.

Ikuskizunaren zuzendariari dagokionez, Adrian Schvarzstein clowna, antzezlea, zirkuko eta antzerkiko zuzendaria, pailazo-showman energetikoa da, eta 1989tik ari da antzerki munduan. Commedia Dell’Arten ikasi zuen, Italian, Antonio Favarekin, baina Europa osoan prestatu zen antzerkiaren alorrean. Kaleko hainbat antzerki konpainiatan egin du lan, eta ikus-antzerkitik, operatik, musika barrokotik eta publizitatetik ere igaro da.

Oraindik biran jarraitzen duen “Klezmer” zirku ikuskizunaren bultzatzaile nagusia da, eta Belgikako Ronaldo zirkuan aritu da ‘Fili’-rekin eta ‘Brick a Barack’-ekin. Bakarka egin zuen lehenengo sorkuntza lana “Greenman” izan zen, eta haren ondoren “The bed”, antzezle hoberenaren saria Haifako jaialdian 1998an, eta “Dans”, protagonista nagusiak ikus-entzuleak diren kaleko ikuskizuna, etorri ziren. Kamchatka taldea sortu eta zuzentzen du.

Zuzendaritza lanetan Adriani laguntzeko, Arriaga Antzokian, Centro Dramático Nacional izenekoan edo Yllana konpainian, besteak beste, 40 antzezlan baino gehiagotan antzezle gisa aritu den Jon Ariño ari da zuzendaritza laguntzaile gisa. Horrez gain, La Machina, Mama Crea, La Dinámica, Teatro Mutante, Hortzmuga edo Salitre konpainietako ikuskizunen zuzendari gisa ere aritu da.

+ INFO: www.lurrak.eu