UDALAK HILABETE HONETAN ABIAN JARRI DU BOLUETA AGERTOKI NAGUSI DUEN “BILBO IZAN” PROGRAMAREN BISITA GIDATUEN EDIZIO BERRIA

  • Bilbao IZAN, Uriaren ondarea zabaltzeko udal-proiektua, Bilboko auzo honen sekretuak erakusten ditu “Ezagutu oinez” eta “Ezagutu familian” programen bidez.
  • Bisitak maiatzaren 28ra egingo dira. “Ezagutu oinez” proposamenaren bisitak, asteartetik eta larunbatera daude programatuta; “Ezagutu familian” programarenak, maiatzaren 15ean eta 22an.
  • Boluetako bisiten izen-emateak egin ahal izango dira bilbokultura.eus webgunearen bidez.

(Bilbon, 2022ko maiatzaren 6an).- Bilboko Udalak BILBAO IZAN programaren bisita gidatuen edizio berri jarriko du abian hilabete honetan. Oraingo honetan, auzo protagonista Bolueta izango da, eta bisitak maiatzaren 28ra egingo dira. Ondarea zabaltzeko proposamen honekin, hiriko bizilagunek Bilboko hainbat auzo modu atsegin, interesgarri eta bitxian ezagutzeko aukera izango dute, bi modalitateren bidez: “Ezagutu oinez” eta “Ezagutu Familian”.

EZAGUTU OINEZ

Bolueta ezagutu nahi duenak aukera paregabea du hilabete honetan.

Lezama-Leguizamon familiaren domeinuak izandakoak aldatuz joan dira denboran zehar, gaur egungo Bolueta auzoa bihurtu arte. Maiorazko izandakoa, bertako baratze, errota eta burdinolekin, Errege Bidearen eta Zubi Berriaren inguruan hazi zen. 

Geroago, auzoa lantegiz eta langile-etxebizitzaz bete zuen industrializazioa iritsi zen, Boluetako Santa Ana lantegia buru zela. XXI. mendea iristearekin batera, industria-eraikin zaharrek okupatutako lursailek etxebizitza-bloke modernoei, berdeguneei eta ibaiertzeko pasealeku bati bide eman diete, baina auzoaren iraganaren oroimenak oraindik irauten du kale batzuen izenean. Auzotik oinez ibiliz, labe garaiak, errotak eta zubiak aipatuko dira, baina baita elektrizitatea, etxaldeak, parrak, egunkariak eta txakolindegiak ere. Gudu batzuk gogoratuko dira, eta jasangarritasuna eta bizi-kalitatea funtsezko elementuak izango diren etorkizuna ikusiko da.

  • Boluetako bisitak ordu eta erdikoak dira, eta astearteetan eta asteazkenetan daude programatuta, 16:30ean eta 18:30ean; ostegun eta ostiraletan, 11:00etan eta 18:30ean; eta larunbatetan, 10:30ean eta 12:30ean.

Bisita gidatua euskaraz egin nahi duenak ostegun arratsaldeetan izango du aukera. Eta euskarazko taldeen kasuan, taldearekin adostuko da eskariaren eguna eta ordua. Horretarako, eskaera bat bidali behar da posta elektronikoz helbide honetara: [email protected]

EZAGUTU FAMILIAN

Boluetan ere da “Ezagutu Familian” programa, lau urtetik gorako haurrak dituzten familientzat diseinatua. Bisita horietan, jolas eta ipuinen bidez, familiek auzoa beste modu batera eta begirada bitxi eta sortzaile baten bidez ezagutuko dute, esplorazio-kit bati esker. Zentzumenak irekita eta arretaz begiratuz, helduek eta txikiek auzoa ikuspegi berrietatik ezagutuko dute.

  • Bisitak, ordu eta erdikoak ere, maiatzaren 15ean eta 22an (igandea) izango dira, 12:30ean, eta elebidunak dira, euskaraz eta gaztelaniaz.

IZENA EMATEA, ELKARGUNEA ETA NOLA IRITSI

Bisita horiez gozatu nahi duten pertsona guztiek jada eman dezakete izena bilbaokultura.eus webgunearen bidez. Ezinbestekoa da erregistratzea, egin ahal izateko. “Ezagutu Familian” modalitatearen kasuan, erreserbak 48 ordu lehenago aktibatuko dira.

 

Ezagutu Bolueta Oinez” programaren bisitetarako topagunea Boluetako metro geltokiaren sarrera izango da. “Ezagutu Bolueta Familian” bisitetan parte hartuko dutenak bere gidariekin egingo du topo Bilbo-Galdakao Errepideko 10. zenbakian.

Ibilbideak aire librekoak direnez, baliteke, euria egiten badu, jarduera zertxobait aldatuta egotea. Babes- eta higiene-neurriak bermatuta egongo dira, eta ezinbestekoa izango da maskara uneoro erabiltzea. 

BILBAO IZAN

Bi ekimen hauek BILBAO IZAN proiektuaren barruan kokatzen dira. BILBAO IZAN markaren atzean, Udalak Kultura uriaren funtsa zabaltzeko bultzatzen dituen programa guztiak: historia, ondarea, pertsona garrantzitsuek utzitako aztarna, hirigintza, auzoen historiak, kaleen eta bazter bitxienak. 

Bilbao Izan batez ere herriko biztanleentzat da, baina zabalik dago, halaber, hiria bisitatzen duten pertsonentzat eta hainbat arrazoirengatik hiriaren ezagutzan sakondu nahi duten guztientzat.

Bilbao Izan erabat konprometituta dago Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, Bizkaiko hiriburuan balio partekatuen esparru bat sustatu nahi baitu; besteak beste, konpromisoa, ahalegina, ilusioa, parte-hartzea, sormena eta, bereziki, nortasuna.

Programa honek Deia egunkariaren laguntza du.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus