UDAL LIBURUTEGI SAREAK 50 JARDUERA BAINO GEHIAGO PROGRAMATU DITU URTEKO AZKEN HIRUHILEKORAKO, IKUS-ENTZULE GUZTIEI ZUZENDUTA. HORIEN ARTEAN IPUIN KONTALARIAK, TAILERRAK ETA HITZALDIAK DAUDE

Ipuin kontalariak eta txotxongilo ikuskizunak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, zenbait jarduera jasoko dituzten tailerrak, hitzaldiak eta erakusketak. Horiek izango dira Udal Liburutegi Sareak urteko azken hiruhilekorako prestatu duen eskaintza zentratuko duten jarduerak.

Bidebarrietako Liburutegiak ‘Unamuno: poeta unibertsala’ erakusketa jasoko du Abenduaren 31ra arte, Miguel de Unamuno idazle eta filosofo bilbotarraren jaiotzaren 150. urteurrena betetzen den urtean.

Ordutegiei eta datei buruzko informazio guztia, sareko liburutegietan dagoen liburuxkan kontsulta daiteke jada.

 

Bilboko Udal Liburutegi Sareak familia osoari zuzendutako jarduera programa osatua diseinatu du. Eskaintza horretan 50 proposamen baino gehiago jasotzen dira, tailerren, hitzaldien, erakusketen eta ipuin kontalari saioen artean, irakurketara bultzatzeko, literaturarekin erlazionatutako esperientziak partekatzeko eta, orokorrean, liburutegien alderdi ludikoenaz gozatzeko.

Egitaraua asteazken honetan abiatuko da, bi erakusketarekin: urriaren 18ra arte Begoñako Liburutegian ikusi ahal izango den Bidaiarien Txokoa. Brasil, eta abenduaren 31ra arte Bidebarrietako Liburutegian ikusgai egongo den eta idazle bilbotarraren lan poetikoa biltzen duen Unamuno poeta unibertsala erakusketa.

Bilboko Udal Liburutegi Sareak irmo jarraitzen du batez ere umeei eta gazteei zuzendutako jarduerekin, eta ipuin kontalari eta txotxongilo ikuskizunak programatu ditu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, eta baita mota guztietako jarduerak proposatzen dituzten tailerrak ere, komikiak, ogia edo Halloween eta Gabonetako jaietarako apaingarriak egiten ikasteko. Tailer horiek txikienen arreta pizten dute, liburutegietan egiten duten egonaldiaz modu erakargarrian eta ludikoan gozatzeko aukera eskainiz.

Horrez gain, zabalik dago Kultura eta Hezkuntza Sailak, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta antolatu duen euskarazko “Parrapean I. komiki lehiaketarako” izen emate epea. Lanak urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean bidali ahal izango dira Begoñako Liburutegira. Interesatuta dauden pertsonek bertan kontsultatu ditzakete lehiaketaren oinarri osoak. Oinarri horiek www.bilbao.net/blogs/bibliotekak webgunean ere kontsultatu daitezke.

IKUS-ENTZULE HELDUAK

Helduei zuzendutako jarduerei dagokienez, abenduaren 31ra arte Bidebarrietako Liburutegian zabalik egongo den ‘Unamuno: poeta unibertsala’ erakusketa da hitzordu interesgarrienetakoa, Miguel de Unamuno idazle eta filosofo bilbotarra jaio zenetik 150 urte betetzen diren urte honetan. Programazioaren barruan azpimarragarria da, baita ere, ‘Abusu auzoaren historia” erakutsiko duen argazkien proiekzioa, abenduaren 2tik aurrera, Ibaialdeko Liburutegian; zine-forum saioak ahaztu barik.

Eta literaturaren inguruan dituzten esperientziak partekatzeko interesa duten pertsonei dagokienez, Udal Liburutegi Sareak bi tailer programatu ditu. Bat idazketari buruzkoa ‘Bost zentzumenekin idatzi”, azaroaren 12an, San Inazioko liburutegian. Bidebarrietako Liburutegian, berriz, euskarazko literatur tailerraren edizio berria antolatu da, azaroaren 13an hasi eta, hilabeteko aldizkakotasunarekin, ekainaren 11ra bitartean (beharrezkoa izango da hilabete lehenago izena ematea).

Ohikoa denez, zenbait gairi buruzko hainbat hitzaldi ere izango ditugu, horien artean, Liburutegien Eguna dela eta, datorren urriaren 24an Bidebarrietako Liburutegian egingo den ‘Miren Agur Meabe eta Arantza Urretabizkaiaren liburutegiak’ izenekoa. Jarduera guztiak doakoak direla azpimarratu behar da.

Bilboko liburutegi sarea 16 liburutegik osatzen dute, eta bertan, hainbat euskarritan (liburuak, aldizkariak, bideoak, CD-ROM-ak, DVD-ak) dauden 400.000 ale baino gehiagoz osatutako bilduma dago hiritar guztien esku, gaikako alor guztiak bilduz eta etengabe eguneratuz. Halaber, zentro horiek Interneterako konexioak eta wi-fi guneak dituzte.