PABLO GARCÍA BAENA, GUILLERMO CARNERO, KIRMEN URIBE, JUAN CARLOS MESTRE… ETA HORRELA HOGEI POETARA HELDU ARTE, ELKARTUKO DIRA BILBAOPOESIAREN HURRENGO EDIZIOAN, URRIAREN 13TIK 22RA, BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako BILBAOPOESIA literatur jaialdiak aurrerapen bat izango du larunbat honetan, URRIAREN 11n, poesia eta musika uztartzen dituen Kirmen Uriberen “Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizun berriarekin. Bidebarrietako liburutegian izango da, arratsaldeko 20:00etan.

Reivindica Poesia Aldarrikatu” izenburua daraman BILBAOPOESIA datorren astean abiatuko da, bi poeta handiren arteko poesia topaketarekin: Pablo García Baena (Ciudad de Granada Federico García Lorca 2012 Nazioarteko Poesia Sariduna) eta Guillermo Carnero (Poesia Sari Nazionala 2000)ç

Bidebarrietako Liburutegia, poesiarekin duen urteko hitzordu nagusia jasotzeko prestatzen ari da. “Reivindica Poesia Aldarrikatu” izenburua daraman eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen BILBAOPOESIA literatur jaialdia datorren ASTELEHENEAN abiatuko da, Cánticotaldearen azken ordezkarietakoa den Pablo García Baena poeta andaluziarraren hitzaldi-errezitaldiarekin. URRIAREN 22ra arte, hitzorduak hogei egile baino gehiago bilduko ditu, hitzaldietan, errezitaldietan eta liburuen aurkezpenetan. Horien guztien ardatz nagusia, aurten, mundu hobea eta zuzenagoa lortzeko tresna gisa bere burua aldarrikatu nahi duen poesia izango da.

Horrez gain, BILBAOPOESIAk hiru ikuskizun oso berezi prestatu ditu. Ikuskizun horien protagonistak Kirmen Uriberen, José Sacristán antzezlearen eta Joan Colomo kantautore katalanaren ahotsak izango dira. Horrela, Kirmen Uriberen poesia, Mikel Urdangarinen, Rafa Ruedaren eta Bingen Mendizabalen musika eta Mikel Valverderen irudiak elkartuko dituen “Jainko txiki eta jostalari hura” multimedia ikuskizuna izango programazio guztiaren aurrerapena larunbat honetan, URRIAREN 11n (20:00etan).

Jaialdia astelehenean, URRIAREN 13an, hasiko da modu formalean, bi poeta bikainek eskainiko duten hitzaldiarekin eta poema irakurketarekin: Guillermo Carnero eta Pablo García Baena. Exijentzia estetiko handiagoa aldarrikatzen zuen eta 27ko poesiarekin lotura ezartzen zuen Cántico taldeko kide zen Pablo García Baenak (Kordoba, 1923) hainbat sari ditu, horien artean Letren Asturiaseko Printzearen Saria 1984an eta Kordobako eta Malagako Hirietako Urrezko Dominak.

Bere poesiak Gongoraren ukitua eta sentsualitatea ditu, eta erritoen eta prozesioen erlijio gaia ere sartzen du. Orain arte idatzi duen poesia Poesía completa 1940-2008” (Madril, Visor, 2008) lanean bilduta dago. 2008an Poesia Iberoamerikarraren Sofia Erregina Saria irabazi zuen, eta 2012an Ciudad de Granada Federico García Lorca Nazioarteko Poesia Saria.

Guillermo Carnerori (Valencia, 1947) dagokionez, Poesia Sari Nazionala irabazi zuen 2000. urtean. Espainiako poesia garaikideko ezagunenetakoa eta garrantzitsuenetakoa den Novísimos higikundeko kide da. Carneroren poesiaren ezaugarriak bere erreferenteen kulturalismo hermetikoa eta metapoesia dira. Bere lana oso konplexua da, eta espiral gisa garatzen da, izenburu bakoitzean arazo jakin batzuen inguruan sakonduz, heriotzaren gaiaren inguruan, batez ere.

GABRIEL ARESTI

Ohikoa denez, Gabriel Aresti poeta bilbotarra izango daURRIAREN 14ko programazioaren protagonista (1933an jaio zen egunarekin bat etorriz). Jon Kortazarren (Mundaka, 1955) “Harri eta herri liburutik barrena” liburua aurkeztuko da, Arestiren “Harri eta herri” lan ezagunena eta eragin gehien izan duena argitaratu zenetik 50 urte betetzen diren urtean, hain zuzen ere. Saioari amaiera emateko, “Harri eta Herri” laneko zenbait poema irakurriko dituzte Rafa Rueda musikariak eta Arkaitz Estiballes bertsolariak.

URRIAREN 15ean Khal Torabully (Mauricio uhartea, 1956) poetak zentratuko ditu Bidebarrieta Kulturguneko jarduerak. Bilboko Udalaren eta Institutu Frantsesaren elkarlanari esker hartuko du parte edizio honetan. Torabullyk frantsesez eta ingelesez egin du bere lan guztia, eta Espainian oso ezaguna ez den arren, beste leku batzuetan bai, bere sistema poetiko bereziaren eta pertsonak lanaren mende ez egotea aldarrikatzen duten bertsoen gaia direla eta. Ekitaldia Jean-Andrè Vialák, Bilboko Institutu Frantseseko Zuzendariak, gidatuko du.

Aurreko edizioetan bezala, Zurgai aldizkariak leku berezia izango du BILBAOPOESIAko programazioaren barruan, “Versos por la paz” izeneko errezitaldiarekin (URRIAREN 16an). Bertan, Rita Ann Higgins eta Mary O´Malley poeta irlandarrek hartuko dute parte. Sari asko jaso dituzten eta ospe handia duten bi idazle horien poesian gizartearekin erlazionatutako gaiak dira azpimarragarri. Haiekin bateraJulia Piera egongo da, Dublineko Cervantes Institutuko zuzendari izan zen poeta madrildarra, eta baita José Fernández de la Sota, 2010eko Euskadi Literatur Sariduna etaPablo González Langarika, poeta eta argitalpenaren zuzendaria ere.

Horrez gain, jaialdiak lekua utzi die poesiaren eta orokorrean literaturaren alorrean etengabeko lana egiten duten bertako taldeei. Horrela, Bizkaiko Arte Elkarteak, hainbat ahots dituen errezitaldia eskainiko du, “Versos para un mundo mejor” izenburupean (URRIAREN 17an). Galatea elkarteari dagokionez, igandean, URRIAREN 19an, “Bronca poética” poesia-musika ikuskizuna aurkeztuko du. Poesian oinarrituz, musika, antzerkia edo dantza bezalako diziplinekin fusionatzen da.

POESIA GAZTEA

Jaialdiaren bigarren astea astelehenean, URRIAREN 20an, hasiko da, sei poeta gazte protagonista izango dituen poesia errezitaldiarekin: Elena Medel, Gabriela Wiener, Erika Martínez, María Eloy-García, Pilar Adón eta Cristian Alcaraz. Topaketa horrek, poesiak egile gazteen aldetik duen ikuspegia eskaini nahi du. Horrela, talde horren barruan, azpimarragarria da Cristian Alcarazen (Malaga, 1990) lana. Bi poesia liburu argitaratu eta bi sari lortu ditu: Pablo García Baena saria, “Turismo de interior” (2010) lanari esker eta Andaluzia Gaztea, “La orientación de las hormigas” (2013) lanarengatik. Bere poesiak, besteei esker norberaren nortasuna eraikitzeari buruz hitz egiten du, antzerki ukitu nabarmenarekin.

María Eloy-Garcíari (Malaga, 1972) dagokionez, indar handiz errezitatzeko orduan duen esperientzia osoa eskaintzen du bertso bakoitzean. Erika Martínez (Jaen, 1979) eta bere “El falso techo” poesia liburua izan ziren iazko urtean gehien aipatu eta aintzatetsi zirenetakoak. Bere poesian, gizarte gaien oso berrinterpretazio pertsonala, intimoa eta ederra dago. Esan daiteke barrutik egindako kanpoari buruzko poesia kritikoa dela. Pilar Adóni (Madril, 1971) dagokionez, bere poesian hurbilketa interesgarria egiten zaio landa inguruko munduari, ez paisaia idiliko gisa, beldurren eta obsesioen lurralde gisa baizik.

Hurrengo egunean, asteartean, URRIAREN 21ean, Juan Carlos Mestre (Villafranca del Bierzo, 1957) poeta, saiakeragile eta ikus-artistaren txanda izango da. 2009an Poesia Sari Nazionala lortu zuen egile horrekin batera, Isabel Cadenas Cañón Basauriko poeta gaztea egongo da. Mestrek goitik behera betetzen du sortzaile polifazetikoaren etiketa, izan ere, musikari, ikus-artista, grabatzaile bikaina eta edozein entzule talde liluratzeko gai den juglare modernoa baita. Juan Carlos Mestreren poesia bertso luzeetan, gorabeherez eta metaforez betetakoetan oinarritzen da, irakurlea sentsazioz bonbardatuz. Eta bere poemak errezitatzen dituena bera baldin bada, eragin hori biderkatu egiten da.

KONTZERTUAN

Horrez gain, BILBOPOESIAren edizio honek, kontzertutik hurbilago dauden hiru ikuskizun berezi programatu ditu. Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoak “Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizunaren Bilboko aurkezpena jasoko du LARUNBAT honetan. Hori da, emanaldi indartsua, eraginkorra eta erabat liluragarria eskainiz Kirmen Uriberen poesia, Mikel Urdangarinen, Rafa Ruedaren eta Bingen Mendizabalen musika eta Mikel Valverderen irudiak elkartuko dituen multimedia ikuskizunaren izenburua.

Hamar urte igaro dira “Zaharregia, txikiegia agian” argitaratu zenetik. Oraingo honetan, artista taldea berriro elkartu da, aurrekoa bezala, zenbait arte diziplina fusionatuz kolore handiko ikuskizuna sortzen duen lana martxan jartzeko. Horrela, zuzenean, abestiak, poesien irakurketa musika baseen gainean eta proiekzioak konbinatzen dituzte. Eszenatoki gainean, gitarra akustikoak, gitarra elektrikoak, mandolinak, zazpi hariko biolinak, teklatuak eta perkusioak biltzen dira, ahotsez eta deklamazioez gain. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Sarrerak (10 euro) Power Recordsen eta Bilbao Kulturaren webgunean (www.bilbaokultura.eus), Bidebarrieta Kulturguneari dagokion atalean, eskuratu ahal izango dira.

Hurrengo kontzertua URRIAREN 18an izango da (19:30etan), Joan Colomo kantautore katalanarekin, Bidebarrieta Kulturguneko eszenatoki berean. Sustraiak Nafarroan dituen artista horrek hainbat itzuli iraultzaile ematen dizkio gaztelaniazko eta katalanezko abestiari. “La filia y la fobia” izeneko bere azken lanean, protesta abestiaren maisu gisa agertzen da, nihilismo politikoarekin burualdean eta gizakien arteko harremanen aurreko maitasunarekin alternatiba gisa. Kontzertu honetarako sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

CAMINANDO CON MACHADO

Errezitaldi-kontzertu saila URRIAREN 22an itxiko da, José Sacristán antzezle handiak zuzentzen eta antzezten duen “Caminando con Antonio Machado, de Los días azules a El sol de la infancia” ikuskizunarekin. Antzezlearekin batera Aurora Martínez Piqué arituko da, biolontxeloarekin lagunduz. Sacristánek Bidebarrieta Kulturgunean aurkeztuko du bakarrizketa poetikoa. Abiapuntua Antonio Machado beraren heriotzaren narrazioa da, Coilluren, Frantzian, 1939ko otsailaren 22an.

Lan horretan, José Sacristánek, Sevillako poetak bizi izandako urteak gogoratuko ditu, Machadok berak asmatu zuen eta bere biografia propioa duen Juan de Mairena fikziozko egilearen egia poetikoak eta idazki zorrotzak. José Sacristánek mantsotasunez irudikatzen du, eta keinuak teinkatu egiten ditu, bertsoak, askatasuna mugatzen duen boterearen eta espainiarrak banandu zituen eta idazleari sakon eragin zion gerraren mende dagoen poeta erakusten duenean.

77 urte eta aldean ehun film baino gehiago dituen José Sacristán antzezleak zuzendari gisa ere oso lan azpimarragarria egin du. “Soldados de plomo” (1983), “Cara de acelga” (1987), eta “Yo me bajo en la próxima, ¿y

usted?” (1992) filmen zuzendaria eta protagonista izan zen. Antzerkiarekin lotura estua duen antzezlea da, eta bere azken lanen artean azpimarragarriak dira “El hombre de La Mancha” eta “My fair lady” musikalak. Lan horietan Paloma San Basiliorekin aritu zen, eta orain arte ezezaguna izan den alderdia, musikala, erakutsi zuen. Donostiako Zinemaldiaren Zilarrezko Maskor bi, Goya sari bat eta zilarrezko lau Fotogramas sari ditu, beste sari askoren artean.

Caminando con Antonio Machado, de Los días azules a El sol de la infancia” ikuskizuna arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Sarrerak (10 euro) Power Recordsen eta Bilbao Kulturaren webgunean (www.bilbaokultura.eus), Bidebarrieta Kulturguneari dagokion atalean, eskuratu ahal izango dira.

AGENDA / BILBAOPOESIA: “REIVINDICA POESIA ALDARRIKATU”

Lekua: Bidebarrietako liburutegia (Bibebarrieta Kulturgunea)

URRIAK 11 / Ordua: 20.00

Jainko txiki eta jostalari hura”

Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde (Sarrera: 10 euro) Leku kopuru mugatua

URRIAK 13 / Ordua: 19.30

Hitzaldia eta poema irakurketa.

Pablo García Baena. Poeta

Guillermo Carnero. Poeta

URRIAK 14 / Ordua: 19.30

GABRIEL ARESTIREN EGUNA

Harri eta Herri” lanaren 50. urteurrena

Jon Kortazar Literatur kritikari eta UPV/EHU-ko katedradunaren“Harri eta Herri liburutik barrena” liburuaren aurkezpena, Rafa Ruedarekin (musikaria) eta Arkaitz Estiballesekin (bertsolaria).

URRIAK 15 / Ordua: 19.30 – (Bat-bateko itzulpena gaztelaniara)

Hitzaldia eta poema irakurketa.

Khal Torabully (Mauricio uhartea, 1956)

URRIAK 16 / Ordua: 19.30

ZURGAI “Versos por la paz” aldizkariaren aurkezpena

Rita Ann Higgins. Poeta; Mary O´Malley. Poeta; Julia Piera. Poeta;

José Fernández de la Sota. Poeta; Pablo González de Langarika. Poeta eta Zurgai aldizkariaren zuzendaria.

URRIAK 17 / Ordua: 19.30

Versos para un mundo mejor”

Bizkaiko Elkarte Artistikoaren poesia errezitaldia

URRIAK 18 / Ordua: 19.30

Kontzertua

Joan Colomo. Kantautorea “La Fília i la Fòbia”

URRIAK 19 / Ordua: 19.30

Poesia-musika ikuskizuna.

Bronca Poética” Galatea taldea

URRIAK 20 / Ordua: 19.30

Poesia errezitaldia

Elena Medel, Gabriela Wiener, Erika Martínez, María Eloy-García, Pilar Adón eta Cristian Alcaraz.

URRIAK 21 / Ordua: 19.30

Poesia errezitaldia. “Memorias”

Juan Carlos Mestre. Poeta eta artista

Isabel Cadenas Cañón. Poeta

URRIAK 22 / Ordua: 19.30

Poesia errezitaldia. “Caminando con Antonio Machado”

José Sacristán. (Sarrera: 10 euro) Leku kopuru mugatua

 

+ INFO: www.bilbaokultura.eus (Atala: Bidebarrieta Kulturgunea) edo 010 telefono zenbakian.