UDAL BANDAK BILBOTARREKIN DUEN HITZORDURA ITZULIKO DA AREATZAKO KIOSKOAN ABUZTUAREN 17TIK 24RA

Horrez gain, kontzertu bat emango du Begoñako Basilikan bihar, hilaren 15ean, eta zezenketak girotuko ditu Vista Alegren

Bilboko Udal Musika Bandak, aurten ere Bilboko jaietan parte hartuko du bete-betean. Bilbotar guztiek Bandaren musika entzuteko aukera ugari izango dute. Adibidez, bihar, ostiralean, Begoñako Basilikan eskainiko den kontzertuarekin. 11etatik aurrera, Iñaki Urkizu Bandaren zuzendariordeak euskal musikaren programa bat zuzenduko du, Feliciano Beobide, Pablo Sorozabal, Resurrección María de Azkue, José Franco, Marcelino Amenabar eta Avelino Aguirre musikagileen piezak barne hartzen dituena. Begoñako Andra Mariaren festa herrikoia ospatzen duen kontzertu hau ‘Begoñako Andra Mari’ himnoarekin amaituko da, Arturo Intxaustik konposatua.

Abuztuaren 17tik 24ra, Banda, Areatzako Kioskoan bilbotarrekin duen hitzordura itzuliko da. Aste Nagusiarekin batera, taldeak bere errepertorio herrikoia entzutera gonbidatzen du publikoa, egun hauetan, estilo ezberdinen artean, euskal musika, pasodobleak, zartzuelak, operetak nahiz Brasilgo konposaketak eta soinu bandak ere eskainiko dituelarik.

Aste Nagusian Udal Bandak zortzi kontzertu eskainiko ditu Areatzako kioskoan goizeko 12:00etan eta Banda Iñaki Urkizu eta bi zuzendari gonbidatuen aginduetara tartekatuko da. Toke pertsonala emango diote zuzendari gonbidatuek, Iker Sánchez (abuztuaren 20an eta 21ean) eta Juan José Ocón (abuztuaren 23an eta 24an). Iñaki Urkizu, Bandako zuzendariordea, izango da batuta gidatzean abuztuaren 17an, 18an, 19an eta 22an.

Ohikoa den bezala, abuztuaren 22an, ostirala, eskainiko duen kontzertuan, gonbidatu gisa gaita-jotzaileen talde batek parte hartuko du. Aurten, Ziekoko Gaiteroak izango dira beren musika Bandako interpretatzaileenarekin batuko dutenak, kontzertuaren bigarren zatian.

Aste Nagusian aukeratutako programek beti kantu herrikoiak eta jai-girokoak uztartzen dituzte.